Gasteizko lorezainek grebari eutsiko diote, azken bilera akordiorik gabe amaitu baita
ELA, LAB eta ESK sindikatuek "ulertezintzat" jo dute Udalak Enviserren "kontratua ez etetea" eta lan-baldintzen hobekuntzei "mugak jartzea".
Gasteizko lorezainek eutsi egingo diote martxoan hasi zuten greba mugagabeari, ez baita akordiorik lortu enpresarekin izandako azken bileran.
Arabako hiriburuko lorezaintza-zerbitzuaren esleipena daukan Enviser enpresaren zuzendaritzak eta langileen ordezkariek bilera egin dute asteazken honetan, uztailak 30, PRECOren esparruan (lan gatazkak konpontzeko borondatezko prozedura).
Bilera “grebari amaiera emateko moduko akordiorik gabe” amaitu dela jakinarazi dute ELA, ESK eta LAB sindikatuek kaleratu duten ohar baten bidez.
Sindikatuek emandako azalpenen arabera, ez da “aurrerapen nabarmenik” egin. Enpresak 2026 eta 2027 urteetarako eskaintza “apur bat” aldatu du eta 2028rako "Eusko Jaurlaritzako Lan Sailburuordetzak mahai gainean jarri zuena baino eskaintza eskasagoa planteatu” du.
Enviserren zuzendaritzak “argi eta garbi adierazi” die “2028rako mugak Gasteizko Udalak ezartzen” dituela. Hori “bereziki larria” iruditu zaie sindikatuei.
Horien ustez, “ulertezina” da Udalak Enviserren kontratua “bertan behera ez uztea, grebaren erantzule dela frogatu den arren” eta, gainera, “hurrengo kontratuan ezarriko diren hobekuntzei mugak jartzea”.
Enviserreko langileek 127 egun daramatzate greban, joan den martxoaren 26tik, hain zuzen. Hurrengo ostegunean, bildu dituzten herritarren babes-sinadurak aurkeztuko dituzte udaletxean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.