Jaurlaritzak onartu egin du Araban bi eguzki-parke eraikitzea, bata Agurainen eta bestea Arespalditzan
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ostegun honetan argitaratu du bi proiektuek ingurumen baimena lortu dutela. Instalazioek 32 hektareako azalera eta 20 megawatteko potentzia izango dute.
Eusko Jaurlaritzak ingurumen-oniritzia eman die parke fotovoltaikoen Arabarako bi proiekturi, Aguraingoari eta Arespalditzakoari. Guztira, 32 hektareako azalera izango du eremu osoa kontutan hartuta, eta 20 megawatteko potentzia. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) ostegun honetan argitaratu du bi proiektuk ingurumenean duten eraginaren txostena.
Krabelin Solar izeneko proiektua Aiaraldean egingo da, Arespalditzan, hain justu. Ventaja Solar 13 enpresak sustatu du parke hori, eta 10,17ko azalera izango du, eta 6.040 MWp-ko potentzia.
Eusko Jaurlaritzak ondorioztatu duenez, "eremuaren eta jardueraren ezaugarriak ikusita" eta "neurri babesle eta zuzentzaileak kontutan hartuta", proiektuak ez omen du ekarriko eragin negatibo nabarmenik.
Beraz, Jaurlaritzak uste du txostena nahikoa dela obrei ekiteko, proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntik egin gabe.
Ingurumen-oniritzia jaso du Aguraingo eta Iruraiz-Gaunako (Araba) Ubalza parke fotovoltaikoaren proiektuak. Aurkeztu zen lehen ziriborrotik aldaketak egin egin dira, ordea. Agunrainen 22,22 hektareako planta bat jartzekoak dira, guztira 15,75 MWp-ko potentziarekin. Eusko Jaurlaritzak lau urteko epea eman dio enpresa sustatzaileari obrei ekiteko, eta horietan nahitaez sartu beharko ditu ingurumena babesteko hainbat neurri.
Aguraingo Udalak ez zuen onartu proiektua, eta ez dago eguzki-parkeak jartzearen alde, balio estrategiko handiko nekazaritza-lurra okupatuko duela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.