Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko hotelen eta landetxeen batez besteko okupazioa % 90ekoa izan da abuztuko lehen hamabostaldian

Gelditzen den uda sasoiari begira ere, oro har, baikor mintzatu dira ostatuetako arduradunak.
turismo ocupacion okupazioa gente jendea

Kaleak, jendez beteta. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ostatuen okupazio maila % 90ekoa izan da abuztuko lehen hamabostaldian, batez beste, bai hoteletan eta baita landetxetan ere, EITBk eskuratu ahal izan dituen datuen arabera. Halaber, oro har, aurreikuspenak onak dira bigarren hamabostaldiari begira ere. 

Kaleak jendez beteta eta turistak batera eta bestera, hori da, uda garaiko argazkia toki askotan. 

Ez da ustea bakarrik, datuek ere hori baitiote. 

Euskal Autonomia Erkidegoko landetxeak, oro har, % 90 bete dira, lurraldez lurraldeko datuak alderatuta ezberdintasunak izan badira ere. 

Hiriburuetako hotelak ere % 90etik gora bete dira, eta Estatutik datozenen artean katalanak dira ugarienak. Halaber, Europatik geroz eta bisitari gehiago jasotzen dituzte, batez ere, Frantziatik, Erresuma Batutik eta Alemaniatik. 

Gastronomiak erakarrita etortzen dira asko eta asko, baina urteroko hitzordu diren musika jaialdiek ere eragina izan ohi dute ostatuetan. 

Behin betiko datuak uda amaieran ezagutuko dira, baina itxura guztien arabera, turismo datuak onak izango dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X