Albiste da
Kontsumoko Prezioen Indizea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa hamarren bat hazi da Euskadin, % 2,8raino, eta bi hamarren jaitsi Nafarroan, % 2,5eraino

Urte arteko tasan, ordea, bi hamarren jaitsi da prezioen indize orokorra Euskadin abuztuan. 

Janaria alimentos alimentacion elikagaiak supermerkatua supermercado

Supermerkatu batean hartutako irudia

KPIa hamarren bat hazi da abuztuan Euskadin uztaileko datuekin alderatuta, % 2,8raino. Aisiak eta kulturak izandako % 1,7ko igoerak eragin du horretan, batez ere, elikagaien prezioak jaitsi badira ere (–% 0,7).

Urte arteko tasan, ordea, bi hamarren jaitsi da prezioen indize orokorra abuztuan.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan argitaratutako datuen arabera, KPIa ez da aldatu Araban eta Bizkaian, eta hamarren bat igo da Gipuzkoan.

Aurreko hilabeteko datuekin erkatuta, prezioak sektore hauetan igo dira: garraioan (% 0,1), komunikazioetan (% 0,1), aisian eta kulturan (% 1,7) eta hotel, kafetegi eta jatetxeetan (% 0,5).

Kontrara, jaitsi egin dira elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan (–% 0,7), edari alkoholdunetan eta tabakoan (–% 0,5), eta jantzietan eta oinetakoetan (–% 1).

Etxebizitzan ere % 0,1 egin du behera, bai eta etxeko tresnetan ere; botiketan, berriz, % 0,2 egin du behera.

Nafarroan, KPIa % 2,5ean kokatu da abuztuan, aurreko hilean baino bi hamarren beherago. Urteko tasaren bilakaera horretan eragin handiena izan duten taldeak honako hauek izan dira: etxebizitza (–% 4,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (–% 2,4), jantziak eta oinetakoak (sei hamarren jaitsi da aurreko hilaren aldean eta –% 0,7an kokatu da). 

Bestalde, urteko tasaren bilakaera horretan, sektore hauetan igo dira prezioak: garraioa (% 1), edari alkoholdunak eta tabakoa (% 5,9) eta komunikazioak (% 0,3).

Abuztuko KPIaren urteko aldakuntza-tasa % 2,5ekoa izan da Nafarroan, uztailean baino bi hamarren txikiagoa.

Espainiako Estatuan, kontsumorako prezioen indizea (KPI) % 2,7an gelditu zen abuztuan, aurreko hileko maila berean; elikagaien inflazioa, berriz, lau hamarren moteldu zen, % 2,3raino, fruta gehiago merkatu zelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X