Espainiako Gobernuak 13.590 milioiko inbertsioa proposatu du sare elektrikoan 2030era arte, % 65 gehiago
Proposamenaren arabera, 14 aldiz handiagoa izango da kontsumitzaile berrientzako garraio-sarerako sarbidea, 27,7 gigawattera arte (GW), eta garrantzi berezia izango dute industriak (9 GW), hidrogeno berdeak (13,1 GW) eta datu-zentroek (3,8 GW). Sorreran, 150 GW fotovoltaiko, 60 GW eoliko eta 100 GW biltegiratze baino gehiagoko eskaerak erregistratu dira.
Elektrizitatea garraiatzeko sarean hemendik eta 2030era arte 13.590 millioi euro inbertitzea proposatu du Espainiako Gobernuak, egun indarrean den planifikazioak (2021-2026) aurreikusitakoa baino % 65 gehiago, eskaria bultzatzen laguntzeko asmoz.
Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministro Sara Aagesenek ostiral honetan eman du horren berri, elektrizitatea garraiatzeko sarea 2025-2030erako planifikatzeko proposamena aurkezteko ekitaldian.
Eskaeraren beharrak asetzera eta Energiaren eta Klimaren Plan Nazional Integratuaren (PNIEC) helburuak betetzera bideratuta dagoen plana jendaurrean jarriko dute orain.
“Gaur, gure ekonomia elektrifikatzen jarraitzeko aukera emango digun sare elektriko moderno bat garatzeko esparru berri bat aurkezten dugu, herrialde mailako aukera bat”, adierazi du Aagesenek.
Proposamenaren arabera, 14 aldiz handiagoa izango da kontsumitzaile berrientzako garraio-sarerako sarbidea, 27,7 gigawattera arte (GW), eta garrantzi berezia izango dute industriak (9 GW), hidrogeno berdeak (13,1 GW) eta datu-zentroek (3,8 GW). Sorreran, 150 GW fotovoltaiko, 60 GW eoliko eta 100 GW biltegiratze baino gehiagoko eskaerak erregistratu dira.
Ministerioak, halaber, jendaurrean jarri du garraio- eta banaketa-sareetako inbertsio-planak arautuko dituen errege-dekretu bat ere, inbertsio-mugak handitu eta horiek betetzen direla bermatzeko kontrol-mekanismoak finkatzen dituena.
Gobernuaren kalkuluen arabera, sarean inbertitutako milioi euro bakoitzak 1,27 milioiko inpaktua sortzen du balio erantsi gordinean, eta lanpostuak sortzeko aukerak biderkatu egiten ditu.
Jaurlaritzak inbertsio igoera txalotu du
Mikel Jauregi Industria sailburua pozik agertu da Rajoyren garaian ezarritako inbertsio-mugak ezabatzeko formulak aurkitu dituelako Espainiako Gobernuak, eta, aldi berean, positibotzat jo du inbertsio-hazkundea neurri handi batean industriari zuzenduta egotea. Datorren astean aldebiko bilera bat egingo dute bi administrazioek, proposamenaren xehetasunak zehazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 eurotan zegoen. Ormuzeko itsasartearen itxierak prezioen igoeran modu erabakigarrian eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra "jarraipen zabala" izaten ari dela jakinarazi dute sindikatu deitzaileek
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea nabarmen jaitsi da. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Hauek dira gaurko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola Osasunean, Hezkuntza eta Larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek bermatuko dira.
EAEko medikuek beren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute
Medikuntzako ehunka profesionalek euren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute astelehen honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egindako manifestazioetan, eta "kosta ahala kosta" helburuak lortuko dituztela ziur agertu dira.
Tubos Reunidosek lan-erregulazioko espedientean aurreikusitako 301 borondatezko kaleratzeak lortu ditu
Enpresak gaur, astelehena, 15:00ak arteko epea eman zuen beharginek borondatez lana uzteko. Azpimarratu du helburu hori beharrezko urratsa zela bideragarritasun-plana lortzeko.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, jarraipen osoarekin
Langile talde batek piketea egin du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Energia sektorerako eta mozkin handiko enpresentzako zergak proposatu ditu EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa zuzendariak azaldu duenez, aberastasuna "banatzeko" neurri-sorta proposatu dio koalizioak Espainiako Gobernuari, "gerraren ondorioak familiek ordain ez ditzaten".