EEP
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sabadelleko kontseiluaren arabera, BBVAren eskaintza ez da nahikoa, eta ez onartzeko gomendatu die akziodunei

Horren ustez, akzioak erosteko eskaintza "oldarkorra" da, "ez du bankuaren akzioen berezko balioa behar bezala jasotzen", eta Sabadellen proiektua "nabarmen gutxiesten du".

sabadell-barcelona-efe
Sabadell bankua. Argazkia: EFE

Sabadell bankuaren administrazio kontseiluak aho batez baztertu du BBVAren eskaintza, eskaintza ez dela nahikoa iritzita, eta ez onartzeko gomendatu die akziodunei.

Hala adierazi du Sabadelleko administrazio kontseiluak, irailaren 5ean Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) akzioak erosteko eskaintza publikoa onartu ondoren.

Sabadell bankuko administrazio kontseiluak azaldu duenez, akzioak erosteko eskaintza "oldarkorra" da, "ez du bankuaren akzioen berezko balioa behar bezala jasotzen", eta "nabarmen" gutxiesten ditu Sabadellen proiektua eta akziodunentzat etekinak sortzeko aurreikuspenak.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) igorritako txosten batean jakinarazi duenez, administrazio kontseiluaren ustez, Sabadelleko akziodunentzat aukerarik onena eskaintza publikoa ez onartzea da, eta eskainitako kontraprestazioa "ez da nahikoa", "Sabadellen oinarrizko baliotik urrun dago eta ez du balore horien gaineko kontrol-primarik".

Horren arabera, egungo kontraprestazioa "BBVAk 2024ko apirilaren 30ean egindako aldebakarreko bat-egite proposamenean eskainitakoa baino txarragoa da", eta Sabadellen kontseiluak atzera bota zuen.

"Kontseiluak konfiantza osoa du Sabadell bankuaren hazkunde estrategian eta bere helburu finantzarioak betetzeko gaitasunean, eta eskaintzak Sabadellen akziodunentzat balioa suntsitzen duela uste du", eta bakarka jarraituta "akziodunentzat balio handiagoa eta banaketa handiagoak sortuko ditu", erantsi du.

Kontseiluaren iritzia jasotzen duen txostena erakundeko kontseilari guztien aldeko botoarekin onartu dute, David Martinez Guzmanena izan ezik, abstenitu egin baita, eskaintza baztertu eta ez gomendatzeko iritziaren kontra egin ez arren.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X