Euskadiko inbertsio elektrikoa aztertzeko bilera izan du Jauregik Espainiako Energia idazkariarekin
Joan Groizard Energiaren Estatu idazkariarekin batzartu da Jauregi, 2025-2030 aldirako elektrizitatea garraiatzeko sarea planifikatzeko proposamenaren barruan sare elektrikoetan egingo den inbertsioari buruz eta horrek Euskadin izango duen eraginaz mintzatzeko.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua Joan Groizard Energiaren Estatu idazkariarekin bildu da astearte honetan, 2025-2030 aldirako elektrizitatea garraiatzeko sarea planifikatzeko proposamenaren barruan sare elektrikoetan egingo den inbertsioa aztertzeko eta horrek EAEn izango duen eragina zehazteko.
Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak joan den ostiralean iragarri zuenez, Espainiako Gobernuak 13.590 milioi euroko inbertsioa sustatuko du sare elektrikoetan hemendik eta 2030era bitartean, egungo plangintzan (2021-2026) aurreikusitakoa baino % 65 handiagoa, beraz.
Proposamenaren arabera, kontsumitzaile berrientzako garraio-sarerako sarbidea 14 aldiz biderkatuko da, 27,7 gigawattera arte (GW), eta pisu berezia izango dute industriak (9 GW), hidrogeno berdeak (13,1 GW) eta datu-zentroek (3,8 GW). Sorreran, energia fotovoltaikoko 150 GW, eolikoko 60 GW eta 100 GW baino gehiagoko biltegiratze-eskaerak erregistratu dira.
Eusko Jaurlaritzak atsegin handiz hartu zuen Aagesen iragarpena,eta azken hilabeteetan hainbatetan eskatu dio Pedro Sanchezen Gobernuari zehaztu dezan euskal industriaren energia-gaitasuna handitzeko inbertsioak egiteko konpromisoa; izan ere, uste du Euskadik egun dituen 12.000 megawatteko gaitasunari beste 6.000 megawatt gehitu behar zaizkiola euskal enpresen beharrei erantzuteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota
Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan
Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.
EAEn batez besteko soldata % 3,6 haziko da 2026an, KPIaren gainetik beste urte batez
LKS Nextek egindako ikerketa baten arabera, profil profesional teknikoak, industrialak, digitalak eta AAri eta datuen analisiari lotutakoak dira gehien behar direnak.
KPIa bost hamarren moteldu da espainiar estatuan urtarrilean, % 2,4raino
Hiru hilabetez jarraian jaitsi da KPIa, 2025eko urrian azken 16 hilabeteetan izandako igoerarik handiena ( % 3,1) jasan ostean.
Lanbide arteko gutxieneko soldata % 3,1 igotzea adostu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin
CEOE eta Cepyme patronalek ez dute igoera babestu. Lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 1.221 eurokoa izango da (14 paga), 518 euro gehiago urtean, eta neurriak atzerako eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
Jose Antonio Jainagak Talgoren presidentetza hartu du Carlos Palacio ordezkatuta
Enpresaria Arabako konpainiako aholkularia zen euskal partzuergoak erosi zuenetik.
LABek grebara deitu ditu EAEko eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24, 25 eta 26rako
Hitzarmen esparru horretan gehiengoa duen sindikatua da LAB, eta gainerako sindikatuei dei egin die mobilizazioekin bat egin dezaten.