LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba mugagabea deitu dute Maderas de Llodio enpresan irailaren 22tik aurrera

Ohar batean, enpresa-batzordeak salatu du enpresak "ekoizpenaren % 40 beste lantokietara eramateko asmoa" iragarri duela. "Horrek deslokalizazioa suposatzen du, Madelas de Llodioko lantegiaren eta gure eskualdearen etorkizuna arriskuan jartzen duena". 

maderas de llodio
Manifestazioa Laudion, gaur. Argazkia: EITB Media

Laudioko Maderas de Llodio enpresan greba mugagabea deitu dute sindikatuek, irailaren 22tik aurrera, "zuzendaritzak Enplegu Erregulazioko Espedienteari eustea erabaki duelako". 151 langileetatik 39 kaleratzea ekarriko du horrek. 

Arratsaldean zabaldutako ohar batean, enpresa batzordeak dio "enpresak ekoizpenaren % 40 beste lantokietara eramateko asmoa" iragarri duela, eta "deslokalizazio" horrek, "lantegiaren eta eskualdearen etorkizuna arriskuan" jarriko duela. "Ez dago kaleratze hauek justifikatzen dituen arrazoirik, ez produktiboak, ezta antokaletarekin lotutakoak ere: erabaki hau irabazi ekonomikoaren aldekoa da, kostu humanoa kontuan hartu gabe". 

Halaber, enpresa batzordeak salatu du erakundeek ez dutela ezer egin, egoera bideratzeko. "Enpleguaren defentsak neurri eraginkorrak eskatzen ditu, ez soilik asmo eta adierazpenetan geratzen direnak", eta, horregatik, dei egin diete Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari eta tokiko erakundeei, "deslokalizazio hau gelditzeko neurriak har ditzaten". 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X