Petronorreko enpresa batzordeak enpresaren egoera "tamalgarria" salatu du, eta "presio neurriekin" mehatxu egin du
Plantillako ordezkariek adierazi dute ez direla bete zuzendaritzarekin lortutako akordioak, eta nabarmendu dute "tamalgarria" dela Muskizko findegiko instalazioen egoera.
Petronorreko enpresa batzordeak salatu du ez direla bete enpresarekin lortutako akordioak, ostiral honetan Muskizen (Bizkaia) egindako elkarretaratzean. Horrekin batera, instalazioen egoera "tamalgarria" azpimarratu du batzordeak, eta "presio neurriekin" mehatxatu dute langileek.
Enpresako langileen ordezkariek adierazi dute "okertu" egin direla azken urteetako lan-harremanak zuzendaritzarekin. Izan ere, "zuzendaritza gero eta intrantsigenteagoa eta bihozgabekoa" dela nabarmendu dute.
Batzordeak adierazi duenez, errealitatetik oso urrun dago enpresak kanpora proiektatzen duen irudia. Ildo horretan, batzordeak azpiegituren egoera txarra azpimarratu du: "Tamalgarria da instalazioen egoera; izan ere, inbertsio gabezia dago eta kostuak aurreztea baino bilatzen ez duten mantentze-lanak egiten dira (...) ereduak etekina jartzen du segurtasunaren aurretik".
Petronorreko enpresa batzordea
Tamalgarria da instalazioen egoera"
"Petronor bolborategi bat da. Gainera, nabarmen egin du gora istripu larrien kopuruak, bai eta kontrolik gabeko produktu kutsatzaileen eta toxikoen emisioek. Berauek langileei eta gertuko inguruneari ere istripuak eragiten diezaiekete".
Eusko Jaurlaritzari "beste alde batera begiratzea" leporatzearekin batera, batzordeak salatu du langileen eskubideen galera: "Zuzendaritza berriak eskubideak galtzea dakarren lan-baldintzen funtsezko aldaketa ezarri du (...) handitu nahi du langileen eguneroko lanaldia, inolaz ere konpentsatu gabe".
Petronorreko enpresa batzordea
Petronor bolborategi bat da"
Langileen "atsekabetasun orokorraren" aurrean, enpresa batzordeak batzarrera deitu du irailaren 24rako, aurrera eramango diren "presio neurriak" proposatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.