Urte erdi bete dute greban Gasteizko lorezainek, aurrerapausorik gabe eta manifestazio handi baten esperoan
Gatazkak ez du argirik ikusi, funtsean, lorezainek eskatzen dutena (hitzarmen propioa, soldata igoera garrantzitsuak eta lan-baldintza duinak) eta enpresa eta Udala ekonomikoki zein instituzionalki beren gain hartzeko prest daudena ez datozelako bat. Gainera, bitartekaritzak ez du bi aldeak hurbiltzerik lortu.
Gasteizko lorazainek urte erdi bete dute greban
Gasteizko lorazainen grebak sei hilabete bete ditu gaur, ostirala. Aldarrikapen gisa, langileek manifestazioa deitu dute arratsalderako, 18:30etik aurrera, hiriko bizilagunek "borroka justu honi babesa eman diezaioten".
Hiriko parkeak, lorategiak eta gainerako berdeguneak mantentzeko Udalak azpikontratatutako Enviser enpresako langileek martxoaren 26an hasi zuten greba, beren lan-baldintzak eta soldatak hobetzeko asmoarekin.
Harrezkero, hainbat bilera egin dituzte Lan Harremanen Kontseiluko Preco zerbitzuaren bidez; azkena joan den asteko ostegunean, eta horietan ez da aurrerapen garrantzitsurik izan.
Zergatik ez dago aurrerapausorik gatazkan?
Gatazkak ez du argirik ikusi, funtsean, lorezainek eskatzen dutena (hitzarmen propioa, soldata igoera garrantzitsuak eta lan-baldintza duinak) eta enpresa eta Udala ekonomikoki zein instituzionalki beren gain hartzeko prest daudena oso urrun baitaude.
Gainera, bitartekaritzak ez du bi aldeak hurbiltzerik lortu, eta beharginek Udalaren jarrera kritikatu dute, presio gutxi egiten ari dela iritzita.
Zer eskatzen dute lorezainek?
- Hitzarmen propio bat, Euskadiko bizi kostuarekin bat datozen soldata eta lan-baldintzak hobetuko dituena.
- Soldata igoera nabarmenak.
-Arrisku plusa, lanaldian hobekuntzak, baimenak eta lizentziak.
Zer eskaintzen du enpresak?
- Enpresak soldata igoera nahiko apalak proposatu ditu: % 3-4koa 2025-2027 aldirako, adibidez.
- Eskainitako hobekuntzek ez dute konpentsatzen langileek erreferentzia gisa hartutako erosteko ahalmenaren galera.
Gatazkak aurrera egiteko oztopo nagusiak
- Eremu ekonomikoari buruzko desadostasuna
- Udalaren rola
- Ezarritako gutxieneko zerbitzuak
- Luze jotzen ari den mobilizazioa eta horrek dakarren nekea
- Etorkizunerako eginako eskaintza eta ardura mugak
- Aurrepausorik gabeko bitartekaritza
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.