Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aguraingo Haizea Wec Fundicion enpresako langileek greba mugagabea egingo dute

Hitzarmena berritzeko negoziazioak "blokeatuta" daudela salatu dute.

Haizea-Wind-puerto-bilbao

Aguraingo (Araba) Haizea Wec Fundición enpresako (130 langile ditu) enpresa batzordeak greba mugagabea deitu du urriaren 2tik aurrera, hitzarmena berritzeko negoziazioen "blokeoa" dela eta.

ELA sindikatuak (batzordean gehiengoa du, ELAk 8 ordezkari baititu eta LABek  bakarra) ohar baten bidez azaldu duenez, langileen batzordeak gehiengo zabalez erabaki du greba mugagabera jotzea, aldeko 101 botorekin, kontrako 26rekin eta 3 boto zurirekin.

Horren arabera, greba deitzeko arrazoia da dorre eolikoen buruak egiten dituen enpresa horretan hitzarmena berritzeko negoziazioek ez dutela aurrera egiten. Are gehiago, ELAk esan du zuzendaritzak planteatutako proposamenak atzerapausoa izango liratekeela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X