Jaurlaritzak hamarren bat igo ditu hazkunde-aurreikuspenak: % 2,2koa izango da aurten, eta % 1,9koa 2026an
Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak adierazi duenez, Euskadik "ekonomia indartsua du, etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dago, eta nazioarteko edozein ziurgabetasunen aurrean egokitzeko gaitasuna du". Hazkunde horren gakoa barne-eskaria izango da.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat igo ditu aurtengo eta datorren urteko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak, ekainean egindako aurreikuspenekin alderatuta. Horrela, EAEko ekonomia % 2,2 haziko da aurten, eta, % 1,9, 2026an, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak iragarri duenez.
Gobernu Kontseiluaren asteroko bileraren ostean komunikabideen aurrean Torresek azpimarratu duenez, Euskadi "etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dago eta nazioarteko edozein ziurgabetasunen aurrean egokitzeko gaitasuna duen ekonomia indartsua da".
2023ko eta 2024ko urteetako kontuen berrikuspenak agerian utzi du euskal ekonomia aurreikusitakoa baino gehiago hazi zela: % 3,0, 2023an, eta % 2,5, 2024an, hasierako zenbaketak baino hiru hamarren gehiago. Emaitza horrek, Ekonomia sailburuaren aburuz, "Euskadik nazioarteko ingurune zailean erronka ekonomikoari eusteko duen gaitasuna agerian uzten du, batez ere gure esportazioetarako giltzarri diren herrialdeetan, hala nola Alemanian eta Frantzian".
Sailburuak adierazi duenez, hazkunde-aurreikuspenen goranzko berrikuspen horrek Euskadiko jarduera ekonomikoaren "sendotasuna islatzen du". "Euskadik jakin izan du nazioarteko testuinguru labankorrean norabideari eusten, eta gaur esan dezakegu konfiantzaz eta oinarri sendoz ekingo diegula hurrengo urteei, aukerak sortzen jarraitzeko".
Enplegua sortzea
Hazkunde horren eragile nagusia barne-eskaria izango da. Aurreikuspenen arabera, barne-kontsumoak % 2,7 egingo du gora 2025ean, enplegua hobetuko baita eta inflazioa neurriz aldatuko delako. Inbertsioa ere zifra positiboetan da, % 3,1eko hazkunde estimatuarekin, finantza-egoera hobeetan oinarrituta.
Kanpo-sektorearen ekarpena mugatuagoa izango bada ere, pentsatzekoa da esportazioak suspertuko direla, aurreikusi baita 2025ean % 2 eta 2026an % 3 igoko direla.
Gainera, 2025erako lanaldi osoko 14.000 lanpostu sortuko direla aurreikusten da, eta horri esker langabezia-tasa % 6,4ra jaitsiko da. Torresen arabera, horrek "kohesio soziala eta herritarren ongizatea indartzen lagunduko du".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko mobilizazio jendetsua egin dute
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.