BPGa % 2,2 handitu da Euskadin 2025eko bigarren hiruhilekoan
Eustatek zabaldutako datuen arabera, urte arteko hazkundea % 1,4koa izan da, hau da, aurreko urteko bigarren hiruhilekoan baino 14 035 lanpostu gehiago sortu dira aurten.
Euskadiko Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,5 egin du gora 2025eko bigarren hiruhilekoan, urteko lehen hiru hilabeteetako datuekin alderatuta. Urte arteko hazkundea, berriz, % 2,2koa izan da.
Enplegua, lanaldi osoko lanpostuak kontuan izanda, % 0,3 hazi da urteko bigarren hiruhilekoan, 2025eko lehen hiruhilekoaren aldean. Horrek esan nahi du urte arteko hazkundea % 1,4koa izan dela, hau da, aurreko urteko bigarren hiruhilekoan baino 14 035 lanpostu gehiago sortu direla, Eustatek landutako datuen arabera.
Urteko bigarren hiruhilekoko zenbatespen horiek Eustaten joan den uztailaren 16ko Hiruhilekoko Kontuen Aurrerapenean lortutako BPGren eta enpleguaren datuak berresten dituzte, bai hiruhileko arteko hazkundean, bai urte artekoan.
Bestalde, Euskadiko BPGaren 2025eko bigarren hiruhilekoan zenbatetsitako urte arteko hazkundea ( % 2,2) Eurogunerako ( % 1,5) eta Europar Batasun osorako ( % 1,6) egindako azken estimazioen gainetik dago.
Eskaintzaren ikuspegitik, balio erantsiaren bilakaera positiboa izan da urte artean (2025eko bigarren hiruhilekoa 2024ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta) sektore ekonomiko guztietan, lehen sektorean izan ezik.
BPGak lurralde historikoetan izan duen bilakaerari dagokionez, 2025eko bigarren hiruhilekoan Arabak urte arteko % 2,0ko hazkundea izan du, Bizkaiak % 2,2koa eta Gipuzkoak % 2,3koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,6koa izan da Araban, eta % 0,5ekoa Bizkaian eta Gipuzkoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.