Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko lorezainak eta Enviser enpresa, akordioa lortzeko bidean

Bilera luzea izan dute ostegun honetan Precon, eta itxaropentsu irten dira. Langileak batzartuko dira eta enpresak dagozkion kontsultak egingo ditu, hurrengo bileran akordioa ixteko helburuarekin.

Gasteizko lorezainek hilabete hauetan egindako mobilizazioetako bat. Argazkia: EITB

Gasteizko lorezainen eta Enviser enpresaren ordezkariek bilera izan dute ostegun honetan Precon, eta “aurrera nabarmen” egin dutela adierazi dute. Hurrengo astelehenerako deitu duten bileran akordioa ixteko "aukerak" daudela adierazi dute.

Gasteizko lorategiak, parkeak eta berdeguneak zaintzeko azpikontratatuta dauden Enviser enpresako langileek martxoaren 26an hasi zuten greba, lan-baldintzak eta soldatak hobetzea eskatzeko.

Joan zen asteartean Precon izandako bileran proposamen berri bat aurkeztu zuten langileen ordezkariek eta enpresaren ordezkariek ez zuten baztertu. Ondoren, ostegun honetan egindako bileran “aurrera nabarmen” egin dela adierazi du ESK sindikatuko Iñigo Lopez de Arroyabek eta hurrengo egunetan akordio bat ixteko “aukerak” badaudela jakinarazi du.

Momentuz, sindikatuek batzarrak egin behar dituzte langileekin, esku artean dauzkaten aukerak azaltzeko. Enpresak ere adierazi du kontsultak egin behar dituela.

Urriaren 6an, astelehenean, goizeko 09:30ean dute hurrengo hitzordua.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X