AZPIEGITURAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraio Ministerioak Bilboko aireportua handitzea onartu du

Planak aireontziak aparkatzeko plataforma eta aparkaleku publikoen eremua handitzea jasotzen du, baita karga-eremua berrantolatzea ere.
En Loiu, Air France ha cancelado seis de los ocho vuelos programados. En Biarritz, se han cancelado 19 vuelos. La huelga de los controladores en Francia está provocando retrasos también en los aeropuertos del Estado español.
Loiuko aireportua. Argazkia: EITB

Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak Bilboko Aireportuaren Plan Zuzentzaile berria onartu du. Plan horrek aireontziak aparkatzeko plataforma eta aparkaleku publikoen eremua handitzea jasotzen du, baita karga-eremua berrantolatzea ere

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, Ministerioaren agindu baten bidez onartu dute plan berria, eta laster argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean, Bilboko aireportua etorkizuneko trafiko-eskarira egokitzeko

Aurreikusten dituen jarduketa nagusien artean, aireontziak aparkatzeko plataforma handitzea dago, sei postu gehituta, eta izotza urtzeko plataforma zabaltzea, aldi berean erabiltzeko bi postu izan ditzan.

Plan Zuzentzaileak, halaber, terminaleko eraikinean jarduketak egitea eta aparkalekuak sortzea aurreikusten du, aparkalekuak berrantolatzeaz eta handitzeaz gain.

Halaber, karga-eremua hegoaldetik aireportuaren iparraldera lekualdatzea eta hegoaldea berrantolatzea aurreikusten da, abiazio orokorrerako instalazio berriak ezarrita.

Aurreikusitako jarduketekin, aireportuaren zerbitzugunea aldatu egingo da, 2 hektarea inguru handitu eta 3,8 hektarea desafektatuko dira, Ministerioak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X