Bidesariak datorren urtean % 3,5 garestitzea proposatu du Bizkaiko Aldundiak
Ordainpeko errepideen 2026rako tarifak eta ibilgailu astunentzako kanona eguneratuko ditu foru erakundeak. Dekretu berriak, besteak beste, '0 tafifak' deiturikoak kentzea jasotzen du.
Bizkaiko Foru Aldundiak ordainpeko errepideen bidesariak batez beste % 3,5 igotzea proposatu du. Adibiderako, dirutan horrek esan nahi du autoek eta motoek bi zentimo gehiago ordainduko dituztela AP-8 autobidean, Bilbo eta Amorebieta artean; lau zentimo gehiago, supersaihesbidean; eta bost zentimo gehiago, Artxandako tuneletan.
2026rako ordainpeko errepideen tarifak eguneratu ditu Aldundiak, eta goian aipatutakoa da foru-dekretuaren zirriborroak jasotako neurrietako bat. Honako errepide hauetan ezarriko da igoera: AP-8an, Galdakao-LHren muga tartean; AP-8an, MHS Bilbo-Santurtzi tartean; eta Artxandako tuneletan. Igoera berdin ezarriko zaie ibilgailu guztiei, arinei zein astunei.
Horrez gain, salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunek foru-sarea erabiltzeagatik ordaindu behar duten kanona ere eguneratuko da. Bost tartetan ezarriko da tarifa berria: AP-8an, Basurtutik El Hayaraino; N-240 errepidean, Urgoititik Ubideko saihesbideraino; N-636 errepidean, Gipuzkoarekiko mugatik Durangoraino; N-637 errepidean, Gurutzetatik Erletxetaraino; eta BI-625 errepidean, Laudiotik Basauriraino. Horietan ere, 2026rako aurreikusi den batez besteko eguneratze orokorra % 3,5ekoa da, baina tarte jakin batzuetan igoera txikiagoa izan daiteke.
Beste nobedade nagusienetako da dekretu berriak '0 tarifa' deiturikoa kentzea jasotzen duela. Tarifa hori gauez egoten da indarrean supersaihesbidean, Artxandako tuneletan eta AP-8ko Iurreta-Abadiño tartean, eta kentzearen helburua da trafikoa arintzea eta sarbideetan ibilgailurik ez pilatzea ordu-tarteen aldaketetan. Durangaldeko tartean, behin-behineko tarifei eutsi zaie Gerediaga eta Elorrio arteko tartea zerbitzuan jarri arte.
Azkenik, hobari handiagoak aplikatuko zaizkie isuri gutxiagoko ibilgailu astunei.
Foru-dekretuaren proiektua jendaurrean azaltzeko prozesua abiatu berri du Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak, eta urte amaieran onartuta egotea espero da.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 eurotan zegoen. Ormuzeko itsasartearen itxierak prezioen igoeran modu erabakigarrian eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra "jarraipen zabala" izaten ari dela jakinarazi dute sindikatu deitzaileek
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea nabarmen jaitsi da. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Hauek dira gaurko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola Osasunean, Hezkuntza eta Larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek bermatuko dira.
EAEko medikuek beren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute
Medikuntzako ehunka profesionalek euren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute astelehen honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egindako manifestazioetan, eta "kosta ahala kosta" helburuak lortuko dituztela ziur agertu dira.
Tubos Reunidosek lan-erregulazioko espedientean aurreikusitako 301 borondatezko kaleratzeak lortu ditu
Enpresak gaur, astelehena, 15:00ak arteko epea eman zuen beharginek borondatez lana uzteko. Azpimarratu du helburu hori beharrezko urratsa zela bideragarritasun-plana lortzeko.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, jarraipen osoarekin
Langile talde batek piketea egin du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Energia sektorerako eta mozkin handiko enpresentzako zergak proposatu ditu EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa zuzendariak azaldu duenez, aberastasuna "banatzeko" neurri-sorta proposatu dio koalizioak Espainiako Gobernuari, "gerraren ondorioak familiek ordain ez ditzaten".