Maderas de Llodioko langileek itxialdia egin dute udaletxean kaleratzeen aurka
Gau osoa iraun duen "ekintza sinbolikoa" amaituta, Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari eskatu diete martxan jar ditzatela Aiaraldea biziberritzeko planak, eta borroka egiten jarraituko dutela hitzeman dute. Bilera bat egiteko deia ere luzatu diote Aldundiari.
Maderas de Llodioko langileek itxialdia egin dute bart Laudioko udaletxean, erakunde publikoen esku-hartzea eskatzeko, Garnica enpresak 35 langile kaleratzeko asmoa iragarri ostean. Enpresaren jabeak ekoizpenaren % 40 eramango du Aiaraldetik.
Ostiral arratsaldean, manifestazio jendetsua egin zuten Laudioko kaleetan, Maderas de Llodioko enpresa-batzordeak deituta, "erakundeen gelditasuna" salatu eta "Maderas de Llodioko eta Aiaraldeko enpleguaren defentsa" aldarrikatzeko.
Amaieran, langileek ohar bat irakurri zuten, eta Garnica enpresari kaleratzeak "modu zikin eta arduragabean" egitea egotzi zioten, hilabete luzeko grebaren ostean, eta enplegua erregulatzeko espedientearen kontsulta-epea amaitu eta gero. "Kaleratze-gutunik eta abisurik gabe. Kalean geratzen zirela jakinarazi diete, bankuko kontuetan diru-sarreren (edo diru-sarrera ezaren) bidez", aurpegiratu zioten Garnicari.
Maderasen kaleratzeak eta ekoizpena kanpora eramatea onartzen ez dutela azpimarratu ostean, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren jarrera "pasiboa" salatu zuten, baita "herritarrekiko eta eskualdearen defentsarako erantzukizunik eza" ere, langileen beharrei eta aldarrikapenei "entzungor" egiteagatik.
Hori dela eta, Aiaraldearen etorkizun "duin" baten alde kalera ateratzeko unea dela nabarmendu zuten. "Ez gara besoak gurutzatuta geratuko, gure eskuzabaltasuna ez delako kaleratzeak, enpresa desegitea eta deslokalizazioa onartzea, baizik eta kaleratutako langileen aldamenean egotea", adierazi zuten.
Ildo beretik aritu dira gaur goizean itxialdiaren ostean emandako prentsaurrekoan. Protestetan alboan izaten ari diren guztiei esker ona agertu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren edo Arabako Foru Aldundiaren partetik ez dutela irtenbide proposamenik jaso salatu dute.
Gainera, "gure eta eskualdearen egoeraren erantzuleak eta konplizeak" izatea egotzi diete erakunde horiei, eta Aiaraldea biziberritzeko planak "behingoz" martxan jartzeko eskatu diete.
Zure interesekoa izan daiteke
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian.