BAXURAKO ARRANTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal kofradiek Kofradia Basque Seafood sortu dute, baxurako arrantza modernizatzeko

Bizkaiko eta Gipuzkoako federazioek, Hazilur sozietate publikoarekin batera, Kofradia Basque Seafood enpresa eratu dute, Ondarroan. Nobedade nagusien artean, laugarren eta bosgarren gamako produktuen lerro bat garatuko du konpainiak, arraina xerratu, ontziratu eta kozinatzeko moduan elaboratzeko.

Bizkaiko eta Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioek, Hazilur sozietate publikoarekin batera, Kofradia Basque Seafood SA sortu dute. Egoitza Ondarroan du enpresa berriak, Euskadiko baxurako arrantzaren sektorea modernizatu eta indartzeko.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, sozietate berriak lehengo Pesqueria Ondarroa SAren ekoizpen-unitatea erosi du, hartzekodunen konkurtsoan eta likidazio-prozesuan zegoen eta, lanpostu guztiak mantentzea eta eraldaketa-jarduerarekin jarraitzea bermatzeko.

Kofradia Basque Seafood arrantza-erakundeen eta finantza-sustapen publikoko tresnen arteko lankidetza bultzatzeko helburuarekin sortu zen, Eusko Jaurlaritzak lehen sektorea eraldatzeko eta modernizatzeko duen estrategiaren esparruan.

Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak nabarmendu duenez, ekimen honen bidez "urrats bat gehiago eman da euskal arrantza-eredu moderno, iraunkor eta luzarokoa eraikitzeko", eta sektoreak berak "modu aktiboan parte hartzen du balio-katean eta kalitatezko enplegua sortzen".

Berrikuntza nagusien artean, konpainiak laugarren eta bosgarren gamako produktuen lerro berri bat garatuko du, arraina xerratu, ontziratu eta kozinatzeko moduan elaboratzeko, baita kontsumitzeko prest dauden plater prestatuak produzitzeko ere, hori guztia Kantauriko arraina lehengai hartuta eta kalitate eta iraunkortasun estandar zorrotzei jarraituta.

Proiektua jauzi kualitatiboa da euskal baxurako sektorearen garapen-estrategian, balio erantsia emango diolako, kontsumo-joera berrietara egokituko delako eta lehen sektorearen lehiakortasuna indartu egingo duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X