Gorenaren arabera, HMEIei lotutako hipoteken gardentasuna kasuz kasu ebaluatu behar da
Auzitegiak zehaztu du hipoteka-klausulen gardentasuna eta gehiegikeria posiblea kontsumitzaileari emandako informazioaren eta kontratu bakoitzaren baldintza jakinen araberakoak izango direla, baina adierazi du indize hori erabiltzeak ez duela berez "fede ona urratzen" denik esan nahi, indize ofiziala delako, eta urteetan egokitzat jo baita.
Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, ez dago Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea lotutako hipoteken gardentasunari buruz erantzun bakar bat ematerik, gehiegikeria egon den ala ez ebazteko kontratu bakoitzaren baldintza konkretuei erreparatu behar baitzaie.
Indizea 2013 eta 2016 artean hasi zen korapilatsu suertatzen. % 2 inguruan egonkortu zenean Euriborra —indizerik erabiliena— jaisten hasi baitsen, balio negatiboetara jo ere egin zuen; horren ondorioz, erabiltzaile askok abusuzkotzat jo zuten eta errekurritzen hasi ziren.
Aurrez, Europako justiziak azaldu zuen herrialde bakoitzeko epaileei dagekiola kasu bakoitza gardentasunez komertzializatu zen ala abusurik egin zen ebaztea, baina ez zuen indizea bera baliogabetu edo ilegaltzat jo.
Orain, azaroaren 11ko bi ebazpenen bitartez, Goreneko Arlo Zibileko salak aztertu du maileguen interesak indize horren bitartez ezartzen dituzten klausulak egokiak ote diren. Era berean, berretsi du ematen zaion informazioa ulertzeko "aski argia" den kontsumitzaile arruntaren ikuspegitik egin behar dela gardentasunaren balorazioa.
Auzitegiaren iritziz, indizea Estatuko Aldizkarian argitaratze hutsarekin beteko litzateke, berez, gardentasunaren betebeharra, beti ere erakundeak bezeroari horren berri eman badio. Gaineratu duenez, banketxeak ez dio bezeroari indizearen kalkulu-formula edo eboluzio historikoaren berri eman behar, beti ere informazio hori eskuragarri badago.
Klausulak gehiegikeriazkoak diren ala ez diren zehazteko, Gorenak gogorarazi duenez, banku-agintariek ontzat jo duten indize ofizial bat erabiltzeak "ez du, bere horretan, fede ona urratzen"; are gehiago, nabarmendu du urteetan egokitzat jo zela indize hori babes ofizialeko etxebizitzak finantzatzeko orduan.
Horregatik guztiagatik, auzitegiak ebatzi du klausula horiek bidezkoak diren ala ez banan bana aztertu behar dela. Magistratuek gaineratu dutenez, kontsumitzailearen kalterako desoreka egotea ez dago erreferentziazko indizearen mende, klausula horretatik ondorioztatzen den interes-tasaren mende baizik.
Salak ondorioztatu duenez, ez da zuzena hitzartutako diferentziala indizeari aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa eta Euriborrari diferentzial hori bera gehitzearen emaitza konparatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.