LAN ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lan istripua Bilboko portuan: Emakumezko langile bat larri zauritu da, hondeamakina batek harrapatuta

ELA sindikatuak salatu duenez, VCL enpresako langile batek lan istripu "larria" izan zuen pasa den asteartean Bilboko Portuan. Horren arabera, pala eta auto baten artean harrapatuta geratu zen. 

puerto de bilbao contenedores bilboko portua edukiontziak
Edukiontziak Bilboko Portuan. Artxiboko argazkia: EFE

Emakumezko langile bat oso larri zauritu zen, herenegun, Bilboko Portuan lanean ari zela, hondeamakina batek harrapatuta.

ELA sindikatuak salatu duenez, lan ezbeharra pasa den asteartean gertatu zen, eta VCL enpresako langilea pala eta auto baten artean harrapatuta geratu zen. 

Sindikatuaren arabera, Bilboko portuko jarduera "arrisku handiko" eremua da: batetik, erabiltzen diren makina eta materialengatik, eta, bestetik, une eta toki berean enpresa ezberdinetako langile askok lan egiten dutelako. 

Ildo horretan, ELAk gaineratu du "askotan" enpresa eta langile horien arteko koordinazioa ez dela behar bezala egiten eta horrek arriskua "nabarmen" areagotzen duela. 

Bestalde, ELAk iragarri du lan istripuaren ikerketa eskatuko duela dagozkion prebentzio neurriak ezartzeko helburuarekin. Halaber, datozen egunetan lan istripua salatzeko ekintzak iragarriko dituela aurreratu du. 

Urtea hasi zenetik 47 langile hil dira lan istripuz Hego Euskal Herrian, ELAren kontaketaren arabera: Bizkaian 11, Gipuzkoan 9, Araban 7 eta Nafarroan 20.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 16/03/2026.- Piquetes de la plantilla de Tubos Reunidos este lunes en el acceso a la planta en Amurrio (Álava), que inicia hoy una huelga indefinida en contra del ERE que prevé el despido de 274 trabajadores de esta planta y el cierre de la acería, en un clima de tensión por las discrepancias surgidas en el cierre del periodo de negociación del expediente. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du

Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Itziar Agirre: "20.000 eurotik beherako lan-errentak dituztenek aitorpena egiteko obligaziorik ez badute ere, kasu batzuetan komenigarri izan daiteke, kenkariak direla eta"

Gipuzkoako Ogasun Diputatuak azaldu duenez, zerga-erreformaren ondotik badaude Aldundiak eskura ez dituen datuak, zenbait kasutan kenkari edo hobari gisa apligarri izan litezkeenak, zaintza, etxebizitza eta BGAEekin lotutakoak. Horregatik, autolikidazio proposamenak patxadaz begiratzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Aldundiak, apligarri izan daitezkeen kenkari eta hobariak dauden egiaztatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X