CAFek 300 milioitik gorako kontratua eskuratu du Serbian eta 30 tren egingo ditu Belgraderako
Unitateak eraikitzeaz gainera, lehen bi urteetako mantentze-lanak ere bere gain hartuko ditu. Serbian lortzen duen bigarren kontratua da.
Belgradoko garraio sarean zerbitzua ematen duen CAFeko tranbietako bat. Argazkia: CAF.
Gipuzkoako CAF enpresak kontratua sinatu du Serbiako tren-konpainiarekin. Belgraderako aldirietako zerbitzurako 30 tren berri egingo ditu, eta haien mantentze integralaz arduratuko da bi urtez. Eragiketa 300 milioi euro baino gehiagokoa da.
CAFek Serbian lortu duen bigarren tren-kontratua da. 2009an, hiribururako 30 tranbia diseinatu eta eraikitzeko proiektua esleitu zioten. Gaur egun, tren horiek Belgradeko kaleetan garraio zerbitzua ematen aritzen dira.
Beasaingo enpresak Civity plataforman oinarritutako tren elektrikoak egingo ditu aurrerantzean. Hiru bagoikoak izango dira, eta 546 bidaiariko edukiera izango dute, 204 eserlekurekin. Barrualdeko diseinuari dagokionez, 6 eremu multifuntzional izango dituzte eta 18 bizikleta sartzeko tokia.
Unitateak aluminio arinaren egituraren abantailak eskaintzen dituzte. 120 km/h-ko abiaduran ibil daitezke, eta, era berean, hiriko garraio-sistemetan ohikoak diren geldialdi ugarietan azelerazio eta abiadura-murrizketak azkar egiteko gaitasuna dute.
CAFek egingo dituen tren berriak Belgradeko sarean eta inguruko herrietan emango dute zerbitzua.
Zure interesekoa izan daiteke
Glovo salatu dute urriaren 3ko denboralean enpresako banatzaileak kalean lanean eduki zituelako
Tubos Reunidos erosteko interesa duten bost inbertitzaileak sindikatuekin bilduko dira datorren astean
ELAk eta LABek "lidergo handiagoa" eskatu diote Jaurlaritzari, LGS propioa negoziatzeko patronala deitu dezan
SpaceX eta Tesla bat egitea aztertzen ari dira erraldoi teknologiko bat sortzeko, Elon Musken babesarekin
Ardogintza sektoreko sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte Arabako Errioxan, hitzarmen baten bila
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera ELArekin eta LABekin, fronte hotza eta protestak Frantzian
Lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da gaur gutxieneko soldata propioaz hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Gizon bat hil da lan istripuz Bilboko portuan