Gasteizko Mercedesen lantegiko beharginen batzordeak ordubeteko lanuzteak deitu ditu txanda bakoitzean
Lanuzteak abenduaren 15etik 18ra izango dira, langileen ustez lantegiko "lan-harremanak okertu" direlako. Hiru sindikatu nagusiek salatu dute zuzendaritzak ez dituela bete hartutako erabakiak.
Gasteizko Mercedesen lanteigko beharginen protesta baten irudia. Argazkia: EFE
Gasteizko Mercedes Benzeko langileen batzordeak lan-txanda bakoitzeko ordubeteko lanuzteak deitu ditu astelehenetik (hilak 15) ostegunera (hilak 18) bitartean, haien iritzian, lantegiko "lan-harremanak okertu direlako".
ELA, LAB eta ESK sindikatuen aldeko botoekin eta gainerako sindikatuen (UGT, CCOO eta Ekintza) abstentzioarekin, batzordeak azken bileran gehiengoz adostutako mobilizazioak dira orain iragarritako lanuzteak.
Asteazken honetan eman dute lanuzteen berri, atzo batzordeak 5.000 langileri oharra bidali ostean, animatuz mobilizazioetan parte har zezaten, lan-baldintzen eta familia-kontziliazioaren "okerragotze larriari" aurre egiteko.
Hiru sindikatu nagusiek salatu dute zuzendaritzak ez dituela bete eta etengabe "urratu" dituela hartutako akordioak, behin-behineko langileak aldi baterako laneko enpresen bidez kontratatzen dituela eta zuzendaritzak ez dituela kontuan hartu langileen sinadurak goizeko eta arratsaldeko txandetako bederatzigarren ordu egitearen aurka, behin gauekoa bertan behera utzita.
ELAk, LABek eta ESKk asteazken honetan kritikatu dutenez, mobilizazioak babesten ez dituzten sindikatuek sinatu zuten indarrean dagoen hitzarmen kolektiboa, eta horretan jaso zen bederatzigarren orduaren eta aldi baterako laneko enpresen afera.
Azaldu dutenez, mobilizazio horiek egiteko arrazoien artean daude asteko arratsaldeko txandetan 45 orduko lanaldiak direla, eta 53 ordukoak goizekoetan, bederatzigarren orduaren eta larunbatetako lanaren ondorio zuzena. Sindikatuen aburuz, horrek eta 2026an inolako zubirik gabeko egutegiak "familia eta lana uztartzea ezinezko egiten dute".
Gainera, salatu dute enpresaren proiektu berriak, datorren urtean aterako den ibilgailu elektriko berriaren garapenarekin batera, lan-karga "gehiegizkoak eta derrigorrak" egitea dakarrela, eta horrek plantillak dituen arrisku psikosozialak areagotu egin dituela.
Azkenik, ohartarazi dute egoera horren ondorioz bajen kopurua handitzen ari direla eta "sistematikoki" ez direla lan-jatorriko gaitzat hartzen.
Lanuzteak aurtengo ekoizpenaren azken astean izango dira, abenduaren 19tik 2026ko urtarrilaren 12ra arte ekoizpena bertan behera geratuko baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.