Arabako Aldundiak eta Elkarrekin Podemosek 31 milioi euroko diru-partidak onartu dituzte 2028ra arte
Arabako Foru Aldundiak eta Elkarrekin Podemos IUk igande honetan adostutako 2026ko aurrekontuei esker, erresidentzia pribatu eta etxez etxeko langileentzako lehen hitzarmenari bide emango zaio. Gaur-biharretan eztabaidatu eta zuzenketak egin ostean, ostiralean emango diote behin betiko oniritzia Aldundiaren aurrekontuari.
Arabako Foru Aldundiak eta Elkarrekin Podemos IUk igande honetan adostutako 2026ko aurrekontuek 31 milioi euroko diru-partida izango dute 2028ra arte, astelehen honetan Elkarrekin Podemosek zabaldutako informazioaren arabera.
Aurrekontu horri esker, erresidentzia pribatu eta etxez etxeko langileentzako lehen hitzarmenari bide emango zaio. Gainera, etxebizitzarako sarbidea errazteko eta etxegabeen egoera bideratzeko ituna ere adostu dute. Bestalde, mugikortasunari lotuta, 20 urte arteko ikasleek garraio publikoa izan dezaten partida ere adostu dute.
Koalizio moreak zehaztu duenez, akordioarekin arabarrentzat lehentasunezko diren beste esparru batzuk indartuko dira, besteak beste, zaintza, merkataritza sustatzea, osasun mentala indartzea eta ingurumenaren zaintzarako neurriak adostu dituzte.
Arabako Batzar Nagusietako Ogasun Batzordean gaur-biharretan eztabaidatu eta bozkatuko dituzte zuzenketak, eta ostiralean, abenduak 19, onartuko dituzte behin betiko Aldundiaren aurrekontuak.
Dena dela, Elkarrekin Podemos taldeak argi esan du Elkarrekin taldea ez dela EAJ eta PSEren bazkide, akordioa puntuala dela adierazi du.
GIZARTE ARLOA
- Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetako langileen lehen hitzarmenerako ituna:
2026ko aurrekontua: 2.010.000 euro
2027ko konpromiso-kreditua: 4.000.000 euro
2028ko konpromiso-kreditua: 4.000.000 euro
- Osasun Mentaleko eta Suizidioaren Prebentzioko Lehen Foru Plana: 180.000 euro
- Indarkeria matxisten biktima diren emakumeentzako egoitza-harrerako zentroa indartzea: 150.000 euro
- Hitzarmena Eginaren Egunez erakundearekin (desgaitasuna duten pertsonak eta irisgarritasuna) eta Irisgarritasun Unibertsalaren Behatokiarekin: 94.000 euro
- Esku-hartze sozialerako eta desgaitasuna dutenen mesederako hitzarmenak: 110.000 euro
ETXEBIZITZA
- Etxebizitzaren aldeko ituna: alokairu eskuragarria, etxebizitza publikoa birgaitzea, erostea eta eraikitzea, belaunaldien arteko bitartekaritza-plana eta 50 etxebizitzako programa:
Aurrekontua 2026: 4.000.000 euro
2027ko konpromiso-kreditua: 4.000.000 euro
2028ko konpromiso-kreditua: 4.000.000 euro
- Etxegabetasunaren aurkako ituna: bizitegi-bazterketako foru-baliabide berria.
Aurrekontua 2026: 900.000 euro
2027ko konpromiso-kreditua: 900.000 euro
2028ko konpromiso-kreditua: 900.000 euro
MUGIKORTASUN JASANGARRIA
- Garraio publikoa hobetzea, mugikortasun iraunkorra eta partekatua sustatzea, eta hiri- eta landa-loturak indartzea:
- 20 urtetik beherakoentzako doako garraio-zerbitzua: 100.000 €
- Aisialdiko garraio publikoa (asteburuetan eta gauez): 300.000 €
- Partekatutako autoen plataforma: 80.000 €
- Ibilgailu elektrikoetarako laguntzak: 100.000 €
Zure interesekoa izan daiteke
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.