GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bat eta Barik txartelekin ordaindu daiteke gaurtik  Lurraldebusen

Abenduaren 23tik aurrera, Irungo eta Lasarteko hiri-autobusetan ere ordaindu ahal izango da Bat eta Barik txartelekin, eta Gipuzkoako gainerako herrietan, berriz, ordaintzeko makinak egokitu ahala erabili ahal izango dira. 

LURRALDEBUS
Lurraldebuseko autobus bat, artxiboko irudi batean.

Lurraldebus Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoa Bat (Araba) eta Barik (Bizkaia) txartelekin ordaindu ahal izango da, gaurtik aurrera.

Joan den astean zabaldutako ohar batean, Azahara Dominguez Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuk jakinarazi zuen proba teknikoak zein makina berrien egokitzapena amaitu ondoren, Bizkaiko eta Arabako erabiltzaileek beren garraio-txartelak erabili ahal izango dituztela Gipuzkoako hiriarteko autobus zerbitzuan.

Modu horretan, Lurraldebusek Mugikortasun Iraunkorraren Euskal Legea beteko du,  arau horren arabera, "garraiobide guztiak elkarreragingarriak" izan behar baitute urtea amaitu baino lehen. 

Horrez gain, abenduaren 23tik aurrera, Irungo eta Lasarteko hiri-autobusetan ere erabili ahal izango dira bi txartelok. Gipuzkoako gainerako lurraldeetan, berriz, azpiegitura egokitu ahala hasiko dira erabiltzen. 

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X