Trumpen Gobernuak bertan behera utzi ditu itsasoko bost proiektu eoliko, tartean Iberdrolak AEBn duen lehen instalazio handia
"Gerra Departamentuak identifikatutako segurtasun nazionalerako arriskuengatik" hartu du erabakia Exekutiboak. "Estatu Batuetako Gobernuaren betebehar nagusia estatubatuarrak babestea da", argudiatu dute.
Iberdrolako teknikariak Wikiinger azpisestazioa instalatzen Alemanian. Argazkia: Iberdrola
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak itsas parke eolikoen bost kontzesiotan ('offshore') obrak gelditzeko agindua eman du. Kontzesio horien artean dago Avangrid Iberdrolaren filial estatubatuarraren eta Copenhagen Infrastructure Partners (CIP) enpresa daniarraren 'Vineyard Wind 1' proiektua.
Ohar baten bidez, AEBko Barne Departamentuak iragarri du berehala etengo dituela Estatu Batuetan eraikitzen ari diren eskala handiko itsas proiektu eoliko guztien alokairu-kontratuak, "Gerra Departamentuak identifikatutako segurtasun nazionalerako arriskuengatik", argudiatu du.
"Estatu Batuetako Gobernuaren betebehar nagusia Estatu Batuetako herria babestea da", adierazi du Doug Burgum Barne idazkariak, eta gaineratu du neurriak "segurtasun nazionalerako sortzen ari diren arriskuei aurre hartzen diela, aurkarien teknologia garrantzitsuen bilakaera azkarra eta Ekialdeko kostaldeko biztanle-guneetatik gertu dauden itsas proiektu eolikoek sortzen duten zaurgarritasuna kontuan izanda".
Obrak orain gelditzeak "errentariekin eta Estatuko bazkideekin lan egiteko denbora" emango duela azpimarratu du AEBko Administrazioak, "proiektu horiek planteatzen dituzten segurtasun nazionaleko arriskuak ebaluatzeko".
Vineyard Wind 1
'Vineyard Wind 1' Iberdrolak Ameriketako Estatu Batuetan duen lehen 'offshore' instalazio eoliko handia da. Proiektua Massachusettseko kostaldearen parean dago, eta 806 MWko edukiera du instalatuta, 400.000 etxe eta enpresa baino gehiagoren eskaerari erantzuteko adina energia sortuz.
Proiektuaren % 50 du Iberdrola Taldeak -Angrid Power Avangriden filialaren bidez- eta beste horrenbeste CIPek, eta 3.000 milioi dolarreko inbertsioa egin dute (2.700 milioi euro baino gehiago), estatuko hiru enpresa elektriko nagusiekin egindako kontratuen bidez.
Joan den irailean Iberdrolaren bi itsas proiektu eolikori (New England Wind 1 eta 2) ere eraikitzeko baimena kendu zien Donald Trumpen administrazioak. Berriztagarrien aurkako gurutzadari ekin dio, izan ere, Donald Trumpek AEBetako Gobernura iritsi zenetik eta 'offshore' parke eolikoetan obra bat baino gehiago utzi ditu bertan behera, baita horrekin mehatxu egin ere.
Urtarrilean, karguaz jabetu bezain laster, Trumpek agindu exekutibo bat eman zuen, AEBko kostaldeko uretako energia eolikorako emakida-kontratu berriak aldi baterako eteteko, eta, aldi berean, Gobernu federalaren proiektu horietarako errentamendu-praktikak eta baimenak berraztertzea eskatu zuen.
AEB estrategikoa da Iberdrolarentzat
Ameriketako Estatu Batuak merkatu estrategikoa dira, berez, Iberdrolarentzat 2028rako 'ibilbide-orri' berrian azaldu zutenez.
16.000 milioi eurotik gorako inbertsioak egitea aurreikusten du konpainiak 2028ra arte, eta inbertsio gehiena sare elektrikoen eta gasaren azpiegiturara bideratuko du.
Iberdrolaren filial estatubatuarrak, Avangridek, sei milioi etxe eta enpresa baino gehiagori eskaintzen die zerbitzua une honetan Estatu Batuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lanbidek aurreikusten du martxoa itxiko dela enplegu datu positiboekin: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideko zuzendari nagusiak ohartarazi du Radio Euskadin "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Brent upela 112 dolarrean dago, Irango gerraren laugarren astean
Ekialde Hurbileko gatazka armatuak energiaren prezioa baldintzatzen jarraitzen du. Gaur goizaldetik petrolio gordinaren prezioa joera argirik gabe aritu da; izan ere, 114 dolarretik gorako maximoa jo du, eta 110,22ko minimoa.
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.