SEXU-INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CCOOk eta LABek Nafarroako Osasun Zerbitzuan izandako sexu-erasoen inguruan erantzukizunak argitzea eskatu dute

Kautelazko neurriak berehala hartzea, kaltetutako pertsonak babestea eta ikerketa zorrotza egitea eskatzen dute; horrez gain, goragoko instantziek gertakarien berri ba ote zuten argitzea eskatu dute.

Hospital de Navarra Nafarroako Ospitalea

CCOO eta LAB sindikatuek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mediku baten ustezko sexu-eraso eta jarrera iraingarrien erantzukizunak argitzeko eskatu dute.

CCOOk kautelazko neurriak berehala hartzea, kaltetutako pertsonak babestea eta ikerketa zorrotza egitea askatu du, goiko instantziek gertakarien berri bazuten argitzeaz gain. Ikerketa batzorde bat sortzea eskatu dute, eta Osasun sailburuaren eta Osasunbideko kudeatzailearen agerraldi publikoa eskatu dute, hartu beharreko neurriak azaltzeko eta kasu berriak prebenitzeko.

LABek, bere aldetik, bere kezka sakona adierazi du botere-posizioetan babestutako jazarpen-jokabideengatik. Halaber, babesa adierazi die salatzaileei, eta ohartarazi du gertakariak ez direla kasu isolatu bat, egiturazko arazo bat baizik, langile gehienak emakumezkoak dituen erakunde batean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X