Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer gertatuko da pentsioekin, Kongresuak igoera baztertu ondoren?

PPk, Voxek eta Juntsek babes sozialerako neurriak jasotzen zituen dekretuaren aurka bozkatu dute. Izan ere, horretan pentsioen igoera eta beste neurri batzuk jasotzen ziren.

GRAFCAV6604. BILBAO, 18/11/2025.- Tres pensionistas dan un paseo este martes. La presidenta de la Autoridad Independiente de Responsabilidad Fiscal (AIReF), Cristina Herrero, ha advertido hoy que será el supervisor fiscal el que decidirá el calendario y la metodología que utilizará para elaborar el informe adicional sobre la reforma de las pensiones encargado por el Gobierno. EFE/Luis Tejido
Pentsiodun batzuen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Espainiako Kongresuak atzera bota du pentsioen igoera jasotzen zuen dekretua. Hala, Gobernuak beste lege-dekretu bat aurkeztu beharko du hori bermatzeko, eta horrek PPren edo Juntsen babesa beharko luke.

Bi alderdi horiek azpimarratu dute prest daudela horri babesa emateko, betiere dekretu berriak pentsioen igoera puntu bakar gisa jasotzen badu eta omnibus dekretu baten parte ez bada. Izan ere, horrelako dekretuek arlo askotako neurriak bideratzen dituzte lege-pakete bakar batean, gaur Kongresuko osoko bilkurak errefusatutakoa kasu.

PPk eta Juntsek errefusatu egin dute pentsioen balioa handitzea dekretu baten barruan bozkatzea, beste neurri batzuekin batera, uste baitute Gobernuak "pentsiodunak erabiltzen dituela" alderdiek onartuko ez lituzketen beste neurri horiek ere bideratzea lortzeko, hala nola familia kalteberentzako etxegabetzeen luzamendua.

Gobernuak dekretu berri bat onar dezake orain, eta Kongresura eraman, duela urtebete egin zuen bezala, urtarrilaren 22an, 2025erako pentsioak igoko zituen testua bertan behera geratu ostean.

Gobernuak Juntsekin ituna egin ondoren aurkeztu zuen bigarren dekretuak pentsioen igoerarekin batera beste gai batzuk ere jasotzen zituen arren, babes sozialerako neurriak kasu, PPk aldeko botoa eman zuen aurrekoarekin alderatuta zuzenketa bat zela iritzita.

Beraz, Gobernuak nahi badu pentsiodunek otsaileko nominetan (urtarrilekoak ordainduta daude) ordainsari horren igoera jasotzea, dekretu berri bat onartu beharko du lehenbailehen.

Hala ere, hurrengo nominan ondorioak izateko igoera onartzen ez bada, aurrerago atzeraeraginezko izaerarekin onartzeko aukera dauka, eta, beraz, erretiratuek igoera jaso jasoko dute, baina berandu kobratuko lukete.

Pentsioak urtero igo behar dira KPIaren arabera, Toledoko Itunean erabaki bezala. Normalean, igoera hori aurrekontuen proiektuan sartzen da, baina urte honetarako kontu berrien faltan zeudenez gero, Gobernuak igoera errege lege-dekretu batean onartu zuen.

2026rako igoera % 2,7koa da, hau da, % 7koa gutxieneko pentsioen kasuan, eta % 11,4koa kotizazio gabeko pentsioen eta bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren kasuan.

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra "jarraipen zabala" izaten ari dela jakinarazi dute sindikatu deitzaileek

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan.Halaber, piketeek errepide mozketak egin dituzte, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean, eta tentsio uneak eragin dituzte Bilboko kale nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X