TAXILARIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako taxilariak VTCen sektoreko "gehiegikerien" aurka mobilizatuko dira otsailaren 4an

Taxilarien Euskal Federazioak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du alokairuko auto gidaridunekin ikuskaritzarik egiten, eta taxien sektoreak egin behar dituen kontrolen parekoak egin ditzaten eskatu dute. 

Taxilarien protesta, Bilbon. Artxiboko argazkia: EITB

Taxilarien Euskal Federazioak mobilizazio eguna deitu du datorren otsailaren 4rako, Bilbon, VTC ibilgailu gidaridunen "abusuen" aurka eta Eusko Jaurlaritzak horien gaineko ikuskaritzarik egiten ez duela salatzeko. 

UPTA elkarteko taxilariek ere bat egin dute mobilizazioarekin. 

Ibilgailu gidaridunen Uber eta Cabify zerbitzuetan ere ikuskaritzak egitea eskatzen dute, eta sektorea arautzeko bitartekoak jartzea. 

Taxilarien Euskal Federazioak ohar bidez zabaldutako informazioaren arabera, pasa den azaroaren 18ko mobilizazioaren ondoren alokairuko ibilgailu gidaridunen ikuskatze kanpaina abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Aitzitik, % 65ek zigorrak jaso arren, deitoratu dute Bizkaian ez dela ikuskapen gehiagorik egin. 

Ildo horretan, legea betetzea eta ibilgailu gidaridunek ere horrelako azterketak egin behar izatea aldarrikatu dute, eta behar izanez gero, zigortutako ibilgailuak zerbitzuz kanpo uztea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X