Prezio berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbobusek tarifak eguneratuko ditu otsailaren 1etik aurrera, eta Barik txartelaz egindako bidaiak 0,73 euroan egongo dira

Prezio berriak indarrean sartutakoan, joanaldiko txartelaren prezioa 1,50 eurotik 1,70 eurora igoko da.

Otsailaren 1etik aurrera, Bilbobusek tarifak eguneratuko ditu, zerbitzuaren jasangarritasuna bermatzeko. Hala, Barik txartela erabiliz egindako bidaia bat 0,70 eurotik 0,73 eurora pasatuko da, eta zenbatekoa 0,44 eurokoa izango da % 40ko deskontua aplikatu ondoren. Bilbotrans eta Gizatrans txartel sozialak 0,34 eurotik 0,36 eurora igoko dira, eta deskontuarekin 0,22 euroan geratuko dira.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, tarifa berriei abonu guztietan eta bidaia askotako bonuetan % 40ko hobariak aplikatuko zaizkie, eta horri gehitu behar zaio 15 urtetik beherakoek debalde dutela garraio zerbitzu publikoa eta 26 urtetik beherakoek % 50eko deskontua dutela, 2025eko uztailaren 1a ezkero.

Hirukotrans txartelen tarifak (F20 eta F50) eskuragarri egongo dira azken prezioekin, bidaiako 0,35 eta 0,22 euroko hobariak aplikatu ondoren, hurrenez hurren. Azkenik, tarifa berriak indarrean sartzen direnean, joanaldiko txartelen prezioa 1,50 eurotik 1,70 eurora igoko da.

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X