Langile borroka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LABek grebara deitu ditu EAEko eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24, 25 eta 26rako

Hitzarmen esparru horretan gehiengoa duen sindikatua da LAB, eta gainerako sindikatuei dei egin die mobilizazioekin bat egin dezaten.

20201027125304_jangela-comedor-huelga-greba_
Jangeletako langileen mobilizazio baten artxiboko irudia.

LAB sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskola publikoetako jangeletako langileak grebara deitu ditu otsailaren 24, 25 eta 26rako. Mobilizazio horien bidez, enpresei hitzarmen kolektiboa negoziatzea eta zor dituzten zenbatekoak ordaintzeko eskatuko dute, eta Hezkuntza Sailari bere erantzukizuna bere gain hartzeko, bai eta ratioei, funtzioei zein lanaldiei buruz negoziatzeko eskatzeko ere.

LABek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, EAEko Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatzen dituen jangelen sektoreko sindikatuen artean hainbat bilera egin ondoren, "ELAk batasun sindikalaren espazioa haustea eta bakarkako bidea aukeratzea erabaki du, eta ekintza batasunaren aurretik bere siglak jarri".

LABen iritziz, ELAren erabaki hori "arduragabekeria" da, "indar kolektiboa ahultzen du, sektorearen aldarrikapen historikoetako bat, hain zuzen ere, sindikatuen batasuna izan da eta".

Sindikatuaren arabera, mobilizazioak eragin dituzten aldarrikapenak "argiak" izan dira, eta intersindikala osatzen duten sindikatu guztiekin "partekatuak". Hala, LABek "kalera ateratzeko beharra" defendatu du, "langileek beraiek adierazi duten bezala, bai batzarretan, bai lantokietara egindako bisitetan ere".

Hitzarmen esparru horretan gehiengoa duen sindikatua da LAB, eta gainerako sindikatuei dei egin die mobilizazioekin bat egin dezaten eta "EAEko eskola publikoetako jangeletako langileen eskubideak defendatzeko batasun sindikala berreskura dezaten".

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X