Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota

Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.

Laneko ezbeharren aurkako protesta baten artxiboko irudia. Argazkia: LAB

32 urteko langile bat hil da ostiral honetan Zumaiako (Gipuzkoa) Estaños Matiena enpresan, pieza handi batek jota, LAB sindikatuak jakitera eman duenez.

Ohar batean, LABek deitoratu du 2026an lan-istripu baten ondorioz hil den laugarren langilea dela. Gainera, salatu duenez, Estaños Matiena enpresak "langile migratu eta prekarizatuak baliatzen ditu lan arriskutsuak egiteko".

Ildo horretatik, enpresaren politika "prebentzio araudiaren aplikazioa inpunitate osoz saihestea" dela eta, ondorioz, "azken urteetan hainbat lan-istripu larri" salatu behar izan dituztela adierazi du.

Sindikatuak gogorarazi duenez, abuztuan langile batek araudia betetzen ez zuen makina batekin kontaktu elektrikoa izan zuen, eta larri zaurituta erietxera eraman zuten. "Enpresak istripuaren ardura langileari egotzi zion, eta jarraian, mutuak emandako bajan zela, kaleratu egin zuen", salatu du LABek..

Sindikatuak azaldu du hainbat salaketa aurkeztu ditueloa Osalanen, Lan Ikuskaritzan eta Lan Agintaritzan, bilerak egin dituela bertako arduradunekin "enpresak duen prebentzio faltaren aurrean neurriak hartzeko", baina "dena alferrik" izan dela.

LABen iritziz, ostiral hponetan lan heriotza "ez da istripua izan", baizik eta "enpresariak eragindako heriotza", eta "insitituzioek onartu egiten dute hori horrela izatea". "Bistan da badirela enpresariak herri honetan botere maila handiak maneiatzen dituztenak; instituzioen lana oztopatzeko edo baldintzatzeko gaitasuna dutela pentsatzera eramaten du egoera larriak. Edonola ere, utzikeria eta arduragabekeria instituzionalak langileok pairatzen ditugu, ondorio lazgarriekin", nabarmendu du.

Azkenik, LABek iragarri du ekintza sindikala eta juridikoa erabiliko dituela lan heriotaren "arduraduna den enpresariaren aurka", eta bitartean, "ardura instituzionalak" exijitzen jarraitzen duela, "dagokien ardura hartuko balute gaur hil den langilea bizirik egongo litzatekeelako". Bukatzeko, datozen orduetan izango diren salaketa mobilizazioetan parte hartzera deitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X