Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira, lan-erregulazioko espedientearen bileran batzordeari laguntzeko
24 orduko greba eguna dute gaur langileek eta 300 behargin baino gehiago joan dira Bilbora protestan parte hartzera, batzordeak zehaztu duenez.
Tubos Reunidoseko langileek greba eguna dute gaur, eta baita mobilizazio eguna ere; izan ere, goizean goizetik, Euskalduna Jauregiaren inguruan (Bilbo) elkartu dira behargin ugari, langileen batzordeari laguntza emateko, enpresarekin 301 langile kaleratzea ekarriko duen enplegu-erregulazio espedientearen inguruan gaur dituen bileren harira. Enpresak erabaki du bertan egitea bilera, eta ez orain arte bezala, Amurrioko lantegian.
Amurrioko Tubos Reunidoseko langileen batzordeak deia egina zien beharginei ostegun honetan Euskalduna Jauregi aurrean biltzeko, eta 08:30 baino lehen hasi dira elkartzen,"Tubos Reunidos borrokan. Kaleratzerik ez" leloa zeraman pankarta baten atzean.
Batzordeak zehaztu duenez, 300 langile baino gehiago joan dira Bilbora protesta horretan parte hartzera. “Erabateko jarraipena” izan du Amurrioko lantegiko 24 orduko grebak. Deialdi hori Trapagarango lantegian ere planteatu da, baina, kasu horretan, ESK-k eta LABek osatzen duten gutxiengoak deitu du.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Arabako lantegiko batzordearen presidente Andres García pozik agertu da beharginek sindikatuen ordezkariei laguntzea erabaki dutelako, bilera lekua aldatu arren. "Goazen lekura goazela, langileak etorriko dira", gaineratu du.
Garciak adierazi duenez, astelehen honetan ezustean hartu zuten enplegu-erregulazioko espedientearen inguruko bilerak Bilbora eramateko enpresak hartutako erabakia, orain arte Amurrioko lantegian bertan egiten baitziren. Adierazi duenez, ez dute jarrera aldaketa hori ulertzen; izan ere, batzordeak noiz edo noiz planteatu zuen bileraren bat Trapagaranen egitea, baina enpresak ez zuen onartu, argudiatuz bilerak Arabako lantegian egin behar zirela aktan jasota zegoela.
Azkenean, enplegu-erregulazioko espedientearen inguruko bilera goizeko hamarretan hasi da, eta ordu bat eta erdietan beste bat izango da, lan-baldintzak aldatzeari buruzkoa. Langileak Euskalduna Jauregiaren aurrean kontzentratuta egongo dira arratsaldeko ordu bi eta erdiak arte.
Ostegun honetako bileran, batzordearen presidenteak azaldu duenez, berriro eskatuko diote enpresari enplegu-erregulazioko espedientea erretiratzeko. Aurreko bileran, enpresak eskaintza hobetu zuen, baina langileen ordezkariek ez zuten begi onez ikusi.
Konpainiak 60 eta 62 urte bitarteko aurre-erretirodunentzako errenta-plan bat eskaintzen zuen, soldata gordinaren % 65arekin (plusak eta BGAEak barne), Gizarte Segurantzako Hitzarmen Bereziaz gain (CESS), langileak 61 urte bete arte.
Borondatezko bajen kasuan, lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko soldatari eusten zion, 18 hileko mugarekin, baina 1.500 euro gehitzen zituen lan egindako urte bakoitzeko, 10 urtera arte gehienez. Aldi bateko langileen kasuan, kalte-ordaina hobetu zuen, lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko soldatatik 28ra igota, 12 hileko mugarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
"Anbizioa dugu, eta erabakimena gure lurraldean geratzea bilatzen dugu"
Atzo zabaldu zenez, euskal inbertsore talde batek Azpeitiko Elmubas Petfood Group enpresa erosteko interesa omen du. Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, berri ona da, eta operazioa "gertutik" jarraituko dute.
Euskal inbertsore talde batek interesa izan lezake Azpeitiko Elmubas Petfood Group erosteko
EITBk jakin duenez, negoziazioak oso aurreratuta daude, eta baliteke, epe laburrean, enpresaren jabeak Euskadikoak izatea berriro. 300-400 milioi euro inguruko operazioa litzateke.
BIEMHek astelehenean irekiko ditu ateak, 34 herrialdetako 1.503 enpresa eta 3.350 produktu berritzaile baino gehiagorekin
Azokak "benetako ikuskizun industrial eta teknologikoa" eskainiko du, "arriskuak eta aukerak" dituen une "nahasi" batean.
Pradales lehendakariak energiaren prezioa Europakoarekin parekatzea eskatu du, euskal industriaren etorkizuna eta enplegua "bermatzeko"
Imanol Pradalesek, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, Lointek enpresa bisitatu du Urdulizen (Bizkaia), 30. urteurreneko ekitaldien baitan. Bere hitzaldian, Pradalesek argindarraren prezioak euskal industriaren lehiakortasunean duen eragina azpimarratu du, bereziki enpresa elektrointentsiboen kasuan, "milaka lanpostu horien menpe baitaude".
Sidenorren arabera, Poliziak aurkitutako dokumentuak ez du frogatzen saldutako altzairua obusak egiteko erabili zela
Siderurgia enpresak ohar bidez nabarmendu duenez, Israelgo enpresak obusak egiteak eta dokumentuan obusen erreferentzia agertzeak ez du inondik inora esan nahi Sidenorrek saldutako altzairua horretarako erabili zela.
Tasa turistikoa 2027tik aurrera "Euskadi osoan" ezarriko dela aurreikusi du Hurtadok
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak azaldu duenez, Batzar Nagusiek uda baino lehen onar dezakete araua, baina ez da berehala ezarriko, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako beren legedira egokitzeko.
Nafarroako Accionaren buru ohiak ukatu egin du Koldorekin "obra publikoetarako" harremanik izan izana
Bien arteko harremana "adiskidetasunezkoa" dela azaldu du, berarekin Nafarroako Geoalcali proiektuan lan egin ondoren.
Sidenorren zuzendari batek bazekien Israelera esportatutako altzairua obusak egiteko zela
Polizia Nazionalak Sidenorren Basauriko egoitzan aurkitutako dokumentu batek informazio hori jasotzen du, Palestinako okupazioaren aurkako elkartasun sareak (RESCOP) elkarteak jakinarazi duenez.
Iberdrolak errekorra lortu du, 2025ean 6.285 milioiko irabaziak lortu baititu, 14.460 milioiko inbertsioek bultzatuta
Jakinarazitako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 16.592,4 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 1,5 apalagoa. Erresuma Batuan kontagailu adimendunak saltzeagatiko gainbalioa, 2024an Mexikon egindako negozioak ekarritakoa eta Estatu Batuetan igarotako kostuen aintzatespena kenduta, 2025eko Ebitda doitua 15.684,4 milioi eurora iritsi zen, 2024an baino % 3,1 altuagoa, sareen negozioan izandako jarduera onari esker.