Gerraren ondorioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argiaren prezioek, gora: azken urtebeteko mailarik altuenera heldu dira Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz

Iazko otsailetik ez zen eguneko batez besteko prezio altuagorik erregistratzen handizkako merkatu elektrikoan.

precio-luz-electricidad

Elektrizitatearen prezioa mailarik altuenera iritsi da urtebetean; artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Elektrizitatearen batez besteko prezioa merkatu handizkarian, pool deiturikoan, astearte honetan 136,86 euro megawatt-ordu bakoitzeko (MWh) arte igoko da. Horrela, iazko otsailaren erdialdetik izandako mailarik altuenean kokatuko da, Ekialde Hurbileko gatazka armatuak eragindako energia-prezioen tentsioak bultzatuta.

Zehazki, pool-aren prezioa astearte honetan % 14,6 igoko da batez besteko asteleheneko preziotik (119 euro/MWh), Energiaren Merkatu Iberiarreko Operadoreak (OMIE) argitaratutako datuen arabera.

Urtebete egin beha da atzera, 2025eko otsailaren 17ra arte, merkatu elektriko handizkarian eguneroko batez besteko prezio handiago bat aurkitzeko; egun hartan 138,17 euro/MWh-ra arte heldu zen.

Astearte honetan zehar, beraz, gehienezko prezioa 250 euro/MWh-ra iritsiko da 21:00etatik 23:00etara. Gutxienekoa, berriz, 94,91 euro/MWh izango da 14:00etatik 15:00etara.

Zure interesekoa izan daiteke

Wu-chivite-irujo-hithium
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Arrakasta-historio bat" abian, Hithium Nafarroan ezartzeko iragarpenarekin 

Maria Chivitek, Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin eta multinazional txinatarreko zuzendariekin batera, atzo Madrilen egindako iragarpena formalizatu du, eta akordioa "zuhurtziaz" lantzen ari direla nabarmendu du, besteak beste, lantegia non kokatuko den erabakitzeke baitago oraindik. Edonola ere, Hithiumek Nafarroa aukeratu izana Nafarroako politikek energiarekin eta enpleguaren sorrerarekin duten apustuaren erakusle da, baita Hithiumek Europara hedatzeko duen nahiarena ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X