Brent upela % 6,76 igo da astelehenean, baina behera egin du eta 100 dolarretik jaitsi da
Egunean zehar, upeleko 120 dolarren bueltan ibili da. Ondorioz, G7ko ministroek bilera egin dute eta neurriak hartzeko eta erreserbak askatzeko prest daudela adierazi dute. Texasko petrolio-erreferenteak 95 dolar inguruan itxi du eguna.
Maiatzean entregatzeko Brent petrolio upelaren prezioa % 6,76 igo da astelehen honetan, Ekialde Hurbileko gatazkaren eraginez. Merkatuan gorabehera handiak izan dira egunean zehar. G7ko herrialdeek bilera egin dute eta neurriak hartzeko prest daudela esan ondoren, egoera pixka bat baretu da eta Brentak 100 dolarretik behera kokatu da etorkizunekoen Londreseko merkatuan.
Brent petrolioa, Europan erreferentzia dena, 118 dolarrean baino garestiago izatera iritsi da goizean Londresko Exchange kontinente arteko saioan. 2022tik, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, ikusi gabeko maila da hori.
Arratsalde erdian, G7ko herrialdeetako ministroak "beharrezko neurri guztiak" hartzeko prest agertu dira, baita erreserba estrategikoetara jotzeko ere, eta Brent petrolioaren prezioa indarra galtzen joan da. 98,96 dolarrean gelditu da merkatuak itxi direnean. Negoziazio-eguna amaitu ondoren, ordea, beste beherakada bat izan du, 84,50 dolarreraino, eta gero 90 dolarren inguruan geratu da, egonkor.
Azken mugimendu horien arrazoia Donald Trump AEBko presidenteak egindako adierazpenak izan dira; Iranekin hasitako gerra "ia amaituta" dagoela esan du eta inbertitzaileek arnas pixka bat hartu dute.
Bestalde, Texasko petrolioak (WTI) ere behera egin du astelehenean eta upela 85 dolarreraino jaitsi da, asteburuan 100 dolarretik gora izan ostean. Saioaren amaieran, AEBko presidenteak egindako adierazpenen aurretik, apirilean entregatzeko WTIren kontratuak upeleko 94,77 dolarren bueltan zeuden.
Ekialde Ertaineko gerraren eta Ormuzeko itsasartea ixtearen ondorioz (hortik igarotzen da erregaien itsas trafikoaren bostena), hornidura etengo den beldurra zabaldu da eta eta urre beltzaren prezioan eragin handia izaten ari da.
Trumpek berak CBSn izandako elkarrizketa batean esan duenez, Ormuzeko itsasartea "kontrolpean" hartzeko asmoa du. Bestetik, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ere jakinarazi du Ormuz pixkanaka irekitzeko nazioarteko defentsa-misioa martxan dagoela.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela