Erregaien ganeko hobaria onartzera eraman zuten maximoetatik 15 zentimora dago gaur egun
Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz, erregaien prezioak gora egiten ari dira egunez egun. EAEn, diesela litroko 1,767 euroan da, eta gasolina, berriz, 1,649 euroan. Espainiako Gobernuak laguntzak onartu zituen erregai horiek litroko 1,91 eta 1,87 eurokoak izan zirenean, hurrenez hurren.
Ekialde Hurbilean tentsioa gora egiten ari den honetan, erregaien prezioak 2022ko energia-krisiaren hasieran izandakoetara gerturatzen ari dira berriz ere. Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren azken datuen arabera, martxoaren 8an gasolina litroa 1,649 euroan zegoen, eta diesela, 1,767 euroan, Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek duela lau urte bizi izandakoa gogora dakarkigu, Errusiak Ukraina inbaditu zuenekoa.
Gasolinaren salneurria 2022ko udaberriko maximoen azpitik dago, orduan litroa bi eurotik gora zegoen. Diesela, aldiz, data horietan erregistratutakoaren oso antzeko mailan da berriro, eta berriz ere tentsio handieneko erregai bilakatu da.
Hala ere, abiapuntua desberdina da bi krisialdietan; izan ere, 2022an prezioak 1,53 eta 1,64 eurotik abiatuta hasi ziren igotzen, eta aurten, berriz, 1,5 euro azpitik bi erregaien kasuan.
Igoera haren eraginari eusteko, Espainiako Gobernuak premiazko neurri-sorta bat onartu zuen 2022ko martxoaren 29an, 20 zentimoko hobaria litroko, besteak beste. Hobari hori apirilaren 1ean sartu zen indarrean, eta eragina kontsumitzaileen poltsikoan arindu zuen, nolabait.
Neurri horiek hartu ziren erregai litroko 2 euro inguru ordaintzen zirenean: diesela 1,91 euroan zegoen, eta gasolina 1,87 euroan EAEn; hau da, egungo prezioetatik 0,146 eta 0,221 eurora, hurrenez hurren.
Astebetean, erregaien prezioak 0,3 eurora arte igo dira EAEn. Zehazki, horixe izan da dieselaren hazkundea, zazpi egunean 1,467 izatetik 1,767 izatera igaro baita litroaren prezioa. Gasolinaren kasuan, eskalada 0,151ekoa izan da aldi berean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestituko dira litroko bihartik aurrera, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.