TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Petrolioaren prezioa, Euskadiko ezkutu industrialaren aktibazioa eta greba mugagabea Tubos Reunidosen

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

OURENSE, 10/03/2026.- Dos personas repostan en una gasolinera este martes en Ourense. La patronal de logística y transporte UNO subraya que el alza en el precio del combustible ya está afectando a la competitividad de las empresas y pide al Gobierno actuar de forma inmediata, aunque este martes se ha producido una subida en los índices bursátiles impulsados por la caída de los precios del petróleo tras las declaraciones del presidente de Estados Unidos, Donald Trump, en las que aseguró que la guerra con Irán está "prácticamente terminada". EFE // Brais Lorenzo

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Petrolioaren prezioa: Azken orduetan, erasoak izan dira Ormuzeko itsasartean zenbait ontziren aurka. Tentsioen igoerak berehalako eragina izan du merkatu energetikoan. Brent upelak, Europan erreferentzia denak, 100 dolarrak gainditu ditu berriro. Aldi berean, AEBk iragarri du 172 milioi upel askatuko dituela bere petrolio-erreserba estrategikotik. 

- Ezkutu industrialaren aktibazioa Euskadin:  Eusko Jaurlaritzak deitutako Industriaren Defentsarako Taldearen bileran iragarri duenez, bere Gobernua "lehen neurri sorta bat" prestatzen ari da AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoek eragindako krisiaren ondorioei aurre egiteko. Lehendakariak azpimarratu duenez, Iranen inguruko gatazka "2022tik euskal industriarentzat izan den mehatxu energetiko eta logistiko handiena da".

- Greba mugagabea Tubos Reunidosen: Tubos Reunidosen Amurrioko plantan greba mugagabea deitu dute martxoaren 16tik aurrera, zuzendaritzak ezarritako lan erregulazioko espedientea (LEE) eta proposatutako gainerako neurriak atzera botatzea eskatzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X