Errenta kanpaina apirilaren 15ean hasiko da Bizkaian
Bizkaiko zergadunek ekainaren 30era arteko epea izango dute errenta aitorpena egiteko, eta hiru bide izango dituzte horretarako: aurrez aurre, telefonoz eta online. Gainera, aurten, 20.000 eurora igo da errenta aitorpena derrigor aurkezteko errenta-zenbatekoa.
Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza diputatua. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
2025eko errenta kanpaina apirilaren 15ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da Bizkaian, eta zergadunek hiru bide izango dituzte errenta aitorpena egiteko: aurrez aurre, telefonoz eta online.
Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean jakinarazi duenez, apirilaren 15ean hasiko da gutunak bidaltzen, eta, egun horretatik aurrera, zergadunek errenta aitorpenaren zirriborroak eskuragarri izango dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Bi hilabete eta erdiko tarte horretan, zergadunek hiru bide izango dituzte errenta-aitorpena egiteko: aurrez aurrekoa, telefono bidez (946 083 000) eta online (bizkaia.eus/eu/errenta-bizkaia webgunean zein Bizkaia Errenta aplikazioan).
Aurrez aurreko arreta Foru Ogasunaren bulegoetan eta Aldundiaren Gertu bulegoetan ematen da. Hamabi bulego daude, guztira, Balmasedan, Barakaldon, Basaurin, Bermeon, Bilbon, Gernika-Lumon, Getxon, Igorren, Markina-Xemeinen, Mungian, Durangon eta Portugaleten.
Aurreko kanpainan, higiezinen errentatzaileei tentsiopeko eremuetako alokairuen erreferentzia balioak zehazteko behar ziren datuak eskatu zitzaizkien, baina aurtengo kanpainan errentariei ere eskatuko zaie higiezina identifikatzeko, eta horrek aukera emango du Bizkaian alokatutako higiezinen erreferentzia balioei buruzko informazio gehiago izateko. Halaber, lehen aldiz, ez dute aitorpenik aurkeztu behar 20.000 eurotik beherako lan-etekin gordinak izan dituztenek.
Bestalde, ondarearen gaineko eta fortuna handien gaineko aldi baterako zergaren kanpaina maiatzaren 4an hasiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Energia sektorerako zerga solidarioa proposatu du EH Bilduk, "gerraren ondorioak familiek ordain ez ditzaten"
Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa zuzendariak azaldu duenez, aberastasuna "banatzeko" neurri-sorta proposatu dio koalizioak Espainiako Gobernuari, gerrak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko helburuz.
Arabako errenta-kanpaina apirilaren 7tik ekainaren 25era izango da
Zergadunek "Rentafacil" modalitatean egindako proposamena onartu ahal izango dute egoitza elektronikoan, apirilaren 7tik ekainaren 17ra bitartean. Halaber, "Rentared" Arabako Ogasunaren Laguntza Programaren bidez egindako aitorpenak ere apirilaren 7tik aurrera aurkeztu ahal izango dira.
Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak.
Brent upelaren prezioak 105 dolarren langa gainditu du
Iranen aurka AEBk eta Israelek egindako erasoaren aurretik, petrolio upelak 72 dolar balio zuen. Gainera, gas naturalaren prezioa % 2 baino gehiago igo da, eta megawatt orduko 52 eurotik gorakoa da jada. Aliatuek Ormuzko itsasartea berriz irekitzen laguntzen ez badute, NATOk "etorkizun makurra" izango duela ohartarazi du AEBko presidenteak.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, jarraipen osoarekin
Langile talde batek piketea osatu du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Etxeko langileek bat egingo dute astearteko grebarekin, beren lan-baldintzak hobetzearen alde
Greba eskubidea bermatuta ez duten arren, etxeko langileen kolektiboek bat egingo dute astearteko mobilizazioekin. Grebarekin bat datozela adierazteko, besoko laranja bat eramango dute egun horretan, lanean dauden bitartean.
Greba mugagabea hasiko dute igande honetan Amurrioko Tubos Reunidos lantegian
Gaueko txandan hasiko da greba (22:00etan), baina aldez aurretik lau orduko lanuztea deituta dagoenez; benetan, 18:00etatik aurrera hasiko dira lanuzteak.
Petrolioaren erosketa kostuak bikoiztu diren honetan, gasolindegietako jabeek zergak jaisteko eskatzen dute
Alaitz Goñi Getxogas gasolindegiko jabearekin izan da ETB, petrolioaren kostuaren gorakadak euren jardunean izan duen eragina aztertzeko. Bizkaian %25 jaitsi omen da bezeroen mugimendua prezioen igoeragatik eta zergak jaisteko eskatzen diote Espainiako Gobernuari.