LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko

Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
Medikuen protesta azken greban. Argazkia: EITB

Espainiako Osasun Ministerioak Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseilua deitu du apirilarne 9rako, autonomia erkidegoekin medikuen grebari buruz hitz egiteko. Medikuak astebeteko bi greba egin dituzte otsailean eta martxoan Estatutu Markoaren erreforma gaitzesteko eta Estatutu Marko propioa aldarrikatzeko.

Lehenago, martxoaren 27an, ostiral honetan, lurralde arteko bilera bat egingo dute hainbat dekretu aztertzeko, eta Eusko Jaurlaritzak Osasun Ministerioari eskatu dio gai-zerrendan sar dezala medikuen greba osasun-sistema publikoan izaten ari den eragina.

Medikuek testu propioa eskatzen dute, Estatutu Marko propioa, mediku eta fakultatibo profesionalen "prestakuntza, jarduera eta erantzukizun baldintza bereziak" aitortzen dituen testu propio bat eskatzeko. Osasun Ministerioak errefusatu egin du aukera hori, "kohesioa hautsi eta desberdintasunak sortuko lituzkeelako" Osasun Sistema Nazionalean.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote.  Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X