Ekonomia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1

2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.

puerto de bilbao bilboko portua contenedores edukiontziak
Bilboko portua

Euskal Autonomia Erkidegoak 2162,3 milioi euro esportatu zituen ondasunetan iragan urtarrilean, hau da, 2025eko lehen hilabetean baino % 4,5 gutxiago. Inportazioak, berriz, 2049 milioi eurora iritsi ziren, iaz baino % 6,1 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak astelehen honetan eman dituen datuen arabera.

2026ko lehen hilabete horretako merkataritza saldoa positiboa izan zen, 113,2 milioi eurokoa, eta estaldura tasa, esportazioen eta inportazioen arteko erlazioa neurtzen duena, % 105,5ekoa.

Produktu
energetikoen esportazioak % 169,3 igo ziren, baina produktu ez-energetikoenak % 6,8 jaitsi ziren.

Frantzia (335,7 milioi euro), Alemania (317,7 milioi euro) eta Erresuma Batua (183,7 milioi euro) izan ziren euskal esportazioen hiru helmuga nagusiak urtarrilean.

10 pertsona baino gutxiagoko turismoak izan ziren esportazioetan nagusi, % 11,3ko beherakada izan bazuten ere —2025eko hilabete berarekin alderatuta—. 

Lurraldeka, esportazioak % 18,4 gutxitu ziren Araban eta % 2,7 Gipuzkoan; kontrara, Bizkaian % 7,3 hazi zizren kanporako salmentak.

Euskadik atzerrian egindako erosketa gehienak Alemaniatik (297,9 milioi), Frantziatik (165,4 milioi) eta Txinatik (159 milioi) iritsi ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X