Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri

Hitzartutako kaleratzeei eutsi diete 200 langilek baino gehiagok (152 Amurrion, eta 53, Trapagaranen). Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.

VITORIA, 18/03/2026.- Los trabajadores de la empresa Tubos Reunidos de Amurrio durante la concentración que han llevado a cabo este miércoles en Vitoria mientras se celebra un pleno de las Juntas Generales de Álava que trata su situación. EFE/Adrián Ruiz-Hierro
Tubos Reunidosen kontzentrazio baten irudia, Gasteizen. Argazkia: EFE

Tubos Reunidosek astelehen gau honetan aurkeztu du enplegu- erregulazioko espedientea Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzan. Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, 285 lagun kaleratuko dituzte, Radio Euskadik jakin duenez.

200 langile baino gehiago aterako dira hitzartutako kaleratzeak eginda, 152 Amurrion, eta 53, Trapagaranen. Gainerako 80 langileek behin-behineko kontratuak dituzte, eta hilaren amaieran kaleratuko dituzte. Horiei 33 eguneko kalte-ordaina emango zaie lan egindako urte bakoitzeko (hasieran 30 egun planteatu ziren).

LEEak kanporako kokatze-plan bat jasotzen du. 2027ko martxoaren 31tik ekainaren 30era gauzatuko dute. Trapagaranen enplegu-erregulazioko espedientean sartutako plazak baino langile gehiago kaleratuko dituztenez, enpresak lehentasuna emango die Trapagarandik Amurriora joandakoei, duela urte batzuk altzairutegi berrian lan egiteko plantilla batetik bestera joan zenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X