ERRENTA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da Errentaren kanpaina Gipuzkoan: autolikidazioa kontsultagai dago

Gipuzkoan, apirilaren 7tik aurrera onartu ahal izango dira proposamenak. Araban eta Nafarroan datorren astean hasiko da kanpaina, eta Bizkaian, berriz, apirilaren 15ean.

Abian da Errentaren kanpaina Gipuzkoan: autolikidazioa kontsultagai dago

Abian da, Gipuzkoan, Errentaren gaineko Zerga ordaintzeko kanpaina. Autolikidazioa gaurtik aurrera ikus daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean, eta apirilaren 7tik aurrera onartu ahal izango da.

Horrela, informazio fiskala martxoaren 13tik aurrera kontsultatzeko moduan jarri ostean, egutegiaren bigarren epealdia heldu da, autolikidazioak ikusteko aukerarekin.

Kanpainia bera apirilaren 7an hasi behar da, egun horretatik aurrera autolikidazio-proposamenak onartu ahal izango baitira. Egun batzuk geroago, apirilaren 13an, aurrez aurreko arreta jasotzeko hitzordua eskatzeko epea irekiko da Ogasunaren bulegoetan, aitorpena egiten laguntza behar dutenentzat.

Apirilaren 14an, berriz, aurrez aurreko arreta hasiko da Ogasunaren bulegoetan, eta bertako langile espezializatuek zergadunei lagunduko diete aitorpena aurkezten. Hortik aurrera, zergadunek bi hilabete pasatxo izango dituzte beren aitorpenak aurkezteko. Azkenik, uztailaren 2an amaituko da Errenta kanpaina, 2025eko zerga-ekitaldiari dagokion aitorpena aurkezteko epea itxiz.

Epeak, gainerako lurraldeetan

Araban, aldiz, zergadunek apirilaren 7tik aurrera onartu ahal izango dute Foru Ogasunak egindako proposamena, eta kanpaina ekainaren 25ean amaituko da. Bizkaian, zergadunek apirilaren 15etik aurrera izango dute eskuragarri beren zirriborroa, bai webgunean bai aplikazioan, eta kanpaina ekainaren 30ean amaituko da.

Nafarroan, azkenik, kanpaina apirilaren 9an hasiko da eta ekainaren 25era arte luzatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Itziar Agirre: "20.000 eurotik beherako lan-errentak dituztenek aitorpena egiteko obligaziorik ez badute ere, kasu batzuetan komenigarri izan daiteke, kenkariak direla eta"

Gipuzkoako Ogasun Diputatuak azaldu duenez, zerga-erreformaren ondotik badaude Aldundiak eskura ez dituen datuak, zenbait kasutan kenkari edo hobari gisa apligarri izan litezkeenak, zaintza, etxebizitza eta BGAEekin lotutakoak. Horregatik, autolikidazio proposamenak patxadaz begiratzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Aldundiak, apligarri izan daitezkeen kenkari eta hobariak dauden egiaztatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X