Ryanairrek 1,2 milioi eserleku gutxiago eskainiko ditu uda honetan
2024tik, asko murriztu du bere eskaintza aire konpainiak. Hain zuzen ere, duela bi urte baino 3 milioi eserleku gutxiago eskaintzen ditu gaur egun. Ryanairren kontseilari delegetuak adierazi du Aenak proposatutako aireportuetako tasen igoera dela eskaintza murriztearen arrazoietako bat.
Ryanairren kontseilari delegatu Eddie Wilsonek aurreratu duenez, 2027an hegazkin konpainiak ez du Espainiako Estatuan hazkunderik izango.
Komunikabideekin antolatutako topaketa batean, Wilsonek adierazi du Aenak datorren bosturtekorako proposatu duen aireportu tasen igoeraren ondorioz, aireportuak, "txikiak" direnak bereziki, ez direla lehiakorrak, eta, beraz, ekonomikoki errentagarriagoak diren beste herrialde batzuetara bideratuko dituela bere baliabideak; hala nola Kroaziara, Albaniara eta Marokora.
Aenak dibidenduak banatu dituela aprobetxatuz, Wilsonek kritikatu du irabazien % 80 akziodunen artean partitzen dituela Espainiako Estatuko aireportuak kudeatzen dituen erakundeak, atzerriko aireportuetan (Brasil eta Erresuma Batua) egiten dituela inbertsioak eta Estatuko aireportuen kostuak handitzen dituela.
Hartara, Aenaren eta bere tarifa proposamenaren aurka egin du berriro, eta gogorarazi du 3 milioi eserleku gutxiago dituela Ryanairrek 2024tik, eta 1,2 milioi galduko dituela uda honetan. Aurreikusi du, halaber, joera horri eutsiko diola datozen urteetan ere.
Airelinearen ustez, Espainiako Gobernua —% 51ko partaidetza izan eta tarifa politikaren arduradun izan arren— ez da ezer egiten ari aire konpainien krisia saihesteko, "ez baitu % 21eko igoera blokeatu", eta "Aenari bere monopolioaz neurri gabe baliatzen utzi baitio".
Bestalde, Wilsonek gogorarazi du Ryanairrek 300 hegazkin berri izango dituela 2027 eta 2034 bitartean, eta epe ertainean hazkunde handia izateko aukera duen Europako aire konpainia bakarra dela, baina ez duela Espainiako Estatuan egingo.
Erregaien prezioen igoerari dagokionez, esan du oraingoz ez diola horrek arazorik eragin, aurtengo % 80 hitzartuta duelako. Hori dela eta, Wilsonek ziurtatu du erregaien prezioen igoerak ez duela eraginik izango bere jardunean, ez maiatzean, ezta ekainean ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.