Itzalalditik ateratako lezioak: Zer egin zero elektriko bat berriro ez gertatzeko
Orain arte egindako hainbat txosten teknikoren arabera, tentsio gorabeherak kontrolatzeko ezintasunaren eta faktore askoren konbinazioaren ondorioz gertatu zen itzalaldia.
Iruñeko udaltzain bat, trafikoa bideratzen itzalaldiaren egunean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Bihar urtebete beteko da Iberiar penintsula osoa argindarrik gabe utzi zuen apirilaren 28ko itzalalditik. Egun hartan gertatutakoari buruz orain arte argitaratu diren txostenen arabera, faktore askoren konbinazioaren ondorioz gertatu zen, eta tentsioa kontrolatzeko ezintasunak eragin zuen.
Orain arte hartu diren neurriak sistema elektrikoaren egonkortasuna indartzera eta hobetzera bideratu dira, eta horietako batzuk dagoeneko indarrean daude.
Egonkortasuna handitzea
Marta Castro Aelec elkartearen —besteak beste Endesa, Iberdrola eta EDP enpresa elektriko handiak biltzen ditu— dituen presidentearen arabera, tentsioa modu dinamikoan kontrolatzen laguntzeko prozedurak eguneratu dira. Hala ere, eragina oraindik ere mugatua dela onartu du EFE albiste agentziari egindako adierazpenetan, instalazio gutxi batzuek dutelako kontrol dinamikoa ezartzeko aukera.
Halaber, Jose Maria Gonzalez Appa Renovables elkartearen (Energia Berriztagarrien Enpresen Elkartea) zuzendari nagusiaren hitzetan, "itzalalditik atera dezakegun ikasgai nagusia da XXI. mendeko sistema elektriko bat ezin dela XX. mendeko tresnekin kudeatu”.
Horren esanetan, oro har, aldaketak “positiboak” izan dira, sistema gainbegiratzeko, kontrol neurriak indartzeko, biltegiratzea bultzatzeko, eskariaren elektrifikazioa errazteko eta erantzuteko gaitasuna hobetu delako.
Erresilentzia, tensio gorabeheren aurrean
Bestalde, Juan de Dios Lopez Enpresa Eolikoen Elkartearen (AEE) zuzendari teknikoak azaldu du tentsio aldaketen aurrean "erresilienteagoak" nola izan aztertzen ari direla orain Espainian.
Ildo beretik, Mario Ruiz-Tagle Iberdrola Españaren kontseilari delegatuak otsailean Senatuan egindako agerraldian azaldu zuenez, "historikoki" energia makina sinkronoekin sortzen zen, sistemari ia erabateko segurtasuna ematen zion modu batean. Energia fotovoltaikoa edo eolikoa sortzeko sistemek gorabehera handiagoak dituztela eta makina sinkronoek baino erresilientzia gutxiago dutela zehaztu zuen.
Testuinguru horretan, gainbegiratzea areagotzeko, biltegiratzea sustatzeko eta elektrifikazioa bultzatzeko errege-dekretu bat onartu zuen azaroan Espainiako Gobernuak.
Ziklo konbinatuen garrantzia
Itzalaldia gertatu eta hurrengo egunetik ziklo konbinatuen programazioa handitu egin da. Ziklo konbinatuko instalazioek gas naturala erabiltzen dute elektrizitatea sortzeko. Sistemari egonkortasuna ematen diote, baina, aldi berean, handizkako merkatuan elektrizitatearen prezioa handitzen dute.
Zehapen-espediente "oso larria"
Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak zehapen-espediente "oso larria" ireki dio Iberdrola Generacion Nuclear enpresari, itzalaldi elektrikoaren harira egindako ikerketaren barruan.
Estatuan dauden zazpi zentral nuklearretatik seitan du partaidetza Iberdrolak, eta Cofrenteseko (Valentzia) zentralaren jabe bakarra bera da.
Konpainiak Sektore Elektrikoaren Legearen 64.37 artikulua urratu duen zantzuak daudela dio espedienteak, "baimenik gabe ekoizpena edo hornidura murriztu" zuelakoan eta "prestasun-betebeharrak behin eta berriz bete ez” zituelakoan.
Dagoeneko 56 prozedura zabaldu ditu Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, itzalaldiarekin lotuta.
Beste itzalaldi bat izateko beldurra
''Energia-sektorearen ohiturak eta pertzepzioa Espainian 2026' goiburupean egindako ikerketaren emaitzak kaleratu ditu gaur Camby plataformak. Horren arabera, galdeketan parte hartu duten herritarren % 86,7 antzeko beste itzalaldi baten beldur dira.
% 45,6k, berriz, euren kezka nagusien artean kokatu dute itzalaldia, eta energiaren inguruan "konfiantza eza handitzen" ari den ustea handitzen ari da biztanleen artean.
Herritarren erdiak "berme gehiago" nahiko luke hornidura elektrikoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.