Zarzuelak Urdangarin aurrekontuetatik kanpo utz dezake
"Aspalditik" Errege Familiako kideak mugatzea aztertzen ari da Zarzuelako Jauregia. Horrela, Asturiasko Printzeek eta Leonor eta Sofia infantek soilik osatuko lukete Errege Familia, izan ere, Estatuko aurrekontuetatik bizi diren kide bakarrak dira, Zarzuelako iturriek jakitera eman dutenez.
Gaur egun errege-erreginak, Asturiasko printzeak, Elena Infanta, eta Crisitina eta Iñaki Urdangarin Palmako dukeak Errege Familiako kideak dira, erakundea ordezkatuz ekitaldi ofizialetara joaten baitira. Era berean, Zarzuelako webgunean Errege Familiako kide gisa agertzen dira.
Errege-erreginak eta Printzeak bizi dira egun Estatuko Aurrekontuetatik soilik. Estatuak diru kopuru bat jarrtzen du Juan Carlos erregearen eskuetan eta berak banatzen du senitartekoen artean, Konstituzioak ezartzen duen bezala.
Zarzuelaren eskuetan 8,4 milioi euro utzi zituzten 2011ko aurrekontuek, 2010ean baino % 5,2 gutxiago. Erregeak "senitartekoak mantentzeko" bideratzen du diruaren zati bat, eta gainerakoa Jauregiko langileen eta zuzendarien soldatak ordaintzeko erabiltzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, adin txikiko alabari sexu erasoak egin eta sarean zuzenean emateagatik
Atxilotuak material pornografikoa eskaintzen zuen aplikazio batean, txanpon birtualen truke. Epailearen aurretik igaro ondoren, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen haurrekin egindako pornografia eta sexu erasoak leporatuta.
Pertsona bat atxilotu dute Arrontegiko zubitik oinez zihoala
Atxilotuak uko egin dio bidea uzteari eta bere burua identifikatzeari, nahiz eta arrisku handia izan berarentzat eta gainerako gidarientzat.
7000 pertsona ebakuatuta, dozenaka errepide moztuta eta ibaiak eta urtegiak gainezka Andaluzian, Leonardo borraskaren ondorioz
Aurreko egunetan baino euri gutxiago egingo du, baina Aemetek abisu horia ezarri du euriagatik Cadizen, Jaenen, Sevillan eta Malagan. Halaber, aldirietako, distantzia erdiko eta abiadura handiko tren zerbitzuak etenda jarraitzen du Andaluzian.
32 urteko emakume bat hil da N-121 errepidean, Bardean, auto batek eta kamioi batek elkar jota
Talkaren ondorioz, kamioia erabat erre da, baina gidaria onik atera da. Autoko gidaria, aldiz, 32 urteko Tuterako bizilaguna, oso larri eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eta bertan hil da.
Errege Kopako finalerdien zozketa ETB On-en eta kirolakeitb.eus atarietan streamingez, 13:00etik aurrera
Athletic eta Realaz gainera, Bartzelona eta Atletico Madril sartuko dira zozketa honetan.
Leonardo borraskak gutxienez 7 zauritu, desagertutako emakume bat, Grazaleman (Cadiz) husteak eta gainezka egindako ibaiak utzi ditu
Pasa den astelehenean Leonardo borraska Andaluziara iritsi zenetik, larrialdi zerbitzuek 2.231 intzidentzia baino gehiago kudeatu dituzte, eta Malagako Sayalonga udalerrian ibaira erori zen emakumearen bila jarraitzen dute. Egoera larriena Cadizen gertatzen ari da.
EHE-ko lau ekintzaile Baionako auzitegitik bota dituzte, euskaraz deklaratzen saiatzeagatik
Eraikin ofizial batean “Euskaraz bizi nahi dugu” leloa margotzeagatik auzipetuta daude lau lagunak eta gaur, epaiketan, euskaraz deklaratzeko eskubidea ukatu zaie, epaiketa bera “euskaldunok jasan behar ditugun eskubide urraketen beste adibide argi bat” bilakatu delarik, EHEren hitzetan.
Grazalema ur-jauziz inguratuta erakusten dute airetik hartutako irudi ikusgarriek
Azken orduotako euriteen ondorioz, metro karratuko 700 litro ur pilatu da Grazaleman (Cadiz). Guardia Zibilak airetik hartutako bideo honetan, herri oso bat ur-jauziz inguratuta ikus daiteke. Agintariek herria husteko agindua eman dute —1.500 herritar inguru—, badaezpada, uholdeek eragin ditzaketen kalteak direla eta.
Dei komertzialek 9 digituko zenbakiak erabiliko dituzte 400 aurrizkiarekin
Gainera, bezeroaren arretarako deiak soilik horretarako berariaz esleitutako zenbaki laburretatik, doako tarteetatik (800 eta 900) edo zenbaki geografikoetatik egin ahal izango dira.
Grazalematik alde egiteko agindua eman dute: Ura entxufeetatik eta etxeak ibai bihurtuta Leonardo borraskaren eraginez
Leonardo borraskak Andaluzia kolpatzen jarraitzen du, eta eguraldi iragarpenaren arabera, giro ezegonkorrak segida izango du asteburuan ere. Izan ere, Grazalemako etxebizitza askotan ura entxufeetatik atera da.