47 urteko gizonezkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lasarten hilik aurkitu zuten gizonaren erailketa berretsi dute

Oraindik ez dute inor atxilotu. Hilketak samina eragin du Lasarten, hildakoa oso ezaguna baitzen herrian.
Hilik aurkitu zuten gizonezkoaren baserria. EFE

47 urteko gizonezkoaren gorpua Lasarteko baserri batean aurkitu zuten atzo, larunbata hilak 7, eta Herrizaingo Sailak hil egin zutela berretsi du.

J.A.T.en gorpua atzo goizean aurkitu zuen berekin bizi zen lagun batek eta senitartekoei abisua eman ostean, hauek larrialdietarako zerbitzuak ohartarazi zituzten. 09:00ak inguru iritsi ziren Lasarteko Buenos Aires aldapako Pepenea baserrira, eta bertan, ohe gainean hilik aurkitu zuten gizonezkoa.

Gainera, baserrian, senitarteko baten ibilgailua kiskalita aurkitu zuten.

Ertzaintza gertatukoa ikertzen hasi zen eta gorpua Donostiako auzitegiko institutu anatomikora eraman zuten autopsia egitera.

Hilketak samina eragin du Lasarten, hildakoa oso ezaguna zelako herrian, idi-demetan ibiltzen baitzen.

Oraindik ez dute inor atxilotu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X