32 urteko emakume bat hil da N-121 errepidean, Bardean, auto batek eta kamioi batek elkar jota
Talkaren ondorioz, kamioia erabat erre da, baina gidaria onik atera da. Auto-gidaria, Tuterako 32 urteko bizilagun bat, berriz, oso larri eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta bertan hil da.
32 urteko emakume bat hil da, berak gidatzen zuen autoak eta kamioi batek N-121 errepidean, Bardean, aurrez aurre talka egin ostean.
Ezbeharra 17:50 aldera gertatu da N-121 (Iruñea-Tutera) errepideko 66. kilometro puntuan. Talkaren ondorioz, ibilgailu astuna erabat erre da, baina kamioilaria bertatik jaitsi eta onik atera da. Auto-gidaria, Tuterako 32 urteko bizilagun bat, berriz, autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek askatu behar izan dute.
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, oso larri, eta ordu batzuk geroago hil da.
Guardia Zibilak adierazi duenez, kamioiaren gidariari egindako alkoholemia- eta droga-probek negatibo eman dute.
Guardia Zibilak bere gain hartu du istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa.
Aurten Nafarroako errepideetan istripuz hil den bigarren pertsona da, urtarrilaren 9an Arizkun parean 49 urteko gizon bat hil baitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera