Gorpu bat aurkitu dute Malagan, emakume bat ibaira erori zen tokitik gertu
Guztira, 8.000 pertsona ebakuatu dituzte Andaluzian Leonardo depresioaren ondorioz. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egin du gaur, ostirala, baina asteburuari begira Marta izeneko depresio batek euri zaparrada mardulak eragingo ditu.
Larrialdi zerbitzuek gorpu bat aurkitu dute ostiral honetan Malagan, asteazkenean Sayalonga udalerrian ibaira erori zen tokitik gertu.
Emakumea desagertu zen tokitik 1.000 metro ingurura aurkitu dute hilotza.
Guztira, 8.000 pertsona ebakuatu dituzte Andaluzian Leonardo depresioaren ondorioz. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egin du gaur, ostirala, baina Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du euriagatik Cadizen, Jaenen, Sevillan eta Malagan. Gaur aurreko egunetan baino euri gutxiago egin du, baina asteburuari begira Marta izeneko depresio batek euri zaparrada mardulak eragingo ditu.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Juanma Moreno Andaluziako Juntako presidentea denboraleak kaltetutako ingurura gerturatu dira. Sanchez Cadizen ibili da; Moreno, berriz, Granadan.
Atzo, Grazalema Cadizko udalerria hustu behar izan zuten euriteengatik.
Andaluziako larrialdi zerbitzuek 4.795 intzidentzia kudeatu dituzte astelehenetik, eta 8.994, berriz, urtarrilaren 27tik.
Orain, urtegi, ibai, erreka eta ibilguen maila da kezka-iturri nagusia, eta Andaluziako Junta horien jarraipena egiten ari da.
Guadalquivir ibaiak 5 metroko altuera gainditu zuen atzo Kordoban, eta 400 familia inguru etxetik atera behar izan zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.