Cabacasen heriotza arduragabekeriazko homizidioa izan daiteke
Calparsoro EAEko fiskalburuak esan du Iñigo Cabacasen heriotza "arduragabekeriazko homizidioaren ustezko delitua" izan daitekeela, nahiz eta ikerketak "ustekabeko gertaera" izan zela ondorioztatu dezakeen.
Bestalde, Calparsororen hitzetan, egun horretan parte hartu zuen Ertzaintzako patruila identifikatzen saiatuko da Fiskaltza, eta deklaratzera dei egingo die ertzainei.
Efe agentziari egindako adierazpenetan, Calparsorok esan du heriotza konfirmatu eta berehala Bilboko instrukzioko epaitegiak izapideak ireki zituela, eta bertan, Iñigo Cabacasen gorpuari autopsia egiteko agintzen zela.
Autopsiaren emaitzen arabera, gomazko pilota batek buruan jo zuen Iñigo Cabacas eta zauriek heriotza eragin zioten.
Lehen frogen arabera, "arduragabekeriazko homizidioa" izango litzateke, kasu honetan "ez baitirudi oso gertaerraza ertzainek gomazko pilota nahita bota izana".
Hala ere, aldi berean, "deliturik ez egotea" gerta daiteke, "ustekabeko gertaera" izan zela ondorioztatu daitekeelako.
Caparsororen ustez, "gomazko pilotak erabiltzen dituztenek badakite minik egin gabe tiro egiten" eta epaitegia Ertzaintzaren txostenaren zain dagoela gaineratu du.
Ertzainek esaten dutenaz gain, lekukoei ere entzun beharko zaiela adierazi du, ikerketa bukatzeko eta Fiskaltzak gertatutakoaren behin betiko ebazpena eman ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen parte hartzearekin
Jokabide suizidak dituzten pertsonak prebenitzeko eta artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.