Arartekoaren txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarte laguntzei buruzko kexak hirukoiztu egin dira aurten

Gizarte laguntzen inguruko erreklamazioek izan dute igoera nabarmenena, 352 kexa egon dira urtarriletik maiatzera eta, iaz, 122.
Iñigo Lamarca arartekoa. Argazkia: EITB

Arartekoaren bulegoak 352 kexa izapidetu ditu aurtengo lehenengo bost hilabeteetan, administrazio publikoek gizarte laguntzen arloan egindako ustezko irregulartasunak direla eta. Hazkundea, beraz, % 288koa izan da, iazko epe berbereko datuekin alderatuta.

Iñigo Lamarca EAEko Arartekoak eman ditu datuok, Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen ezarpenari buruzko ikerketa soziologiko baten aurkezpenean, Donostian.

Lamarcak esan duenez, Arartekoaren bulegoek 1.218 kexa espediente jaso ditu maiatzaren 31 arte. Iaz, ordea, 985 izan ziren. Horrenbestez, igoera % 124koa izan da.

21 kexa espediente etorkinak baztertzegatik izan dira. Iaz, 8 izan ziren eta, ondorioz, igoera % 262koa izan da. Haurren babes sistemak 42 erreklamazio izan ditu, eta 2011n 33 izan zituen (% 127ko gorakada).

Bestalde, krisi ekonomikoa dela eta, Arartekoak “finantza zerbitzuekin erlazionatutako” gaietan “laguntza eta babesa” areagotu duela nabarmendu du,

bereziki, hipoteka kredituen inguruko “kexa, demanda eta informazio eskaria izan da gehien handitu dena”.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X