Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 26ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Korrika, zuzenean: Euskararen aldeko lasterketa Bizkaian barrena ibiliko da gaur, Araban Artziniegatik sartzeko, 23:00ak jota. Gaur Mungia, Getxo, Erandio, Santurtzi, Trapagaran eta Balmasedatik igaroko da, besteak beste.
- Krisi energetikoaren aurkako neurriak: Diputatuen Kongresuak Espainiako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko bultzatutako neurri fiskalen dekretua baliozkotuko du gaur. Testuak erregaien eta elektrizitatearen gaineko zerga-jaitsierak, enpresa-marjinen kontrola eta oinarrizko hornidurak mozteko debekua jasotzen ditu.
- Hauteskunde sindikalak Ertzaintzan: ERNE sindikatuak indar bozkatuena izaten jarraitzea espero du, baina Esan sorpaso ematen saiatuko da. Begi guztiak EUSPELen jarrita daude, Zupiriak zuzentzen duen sailarekin egindako akordioari ezetz esan zion sindikatu bakarra baita. Gainera, ikusteko dago "Ertzainas en lucha" sindikatuak izango duen babesa.